www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 3.a

Txakur ta aragi zatiarena

 

        Txakur batek eukala autzian aragi edo okela zati ez txikarra, igaroten eban ibai bat, nun ikusi eban okela eroianaren kerizia. Begitandu jakon kerizia gaiti zala benetako okela zatija, ta autzian eukana baño andijagua. Edegi eban aua artuteko keriza aragi ustekua, ta jausi jakon uretara autzetan eukana. Beeruakon ibaiko urak, ta ezagutu ebaneko artu gura eban aragi zatija zala keriza utsa, bidiak egin zituban bere okela zatijak, ta geratu zan ezer baga.

        Ipuin onek erakusten dau bakian egon biar dogula geuria dogunaz, inorena billatu baga; larregiren atzian dabilzanak guztia galdu daruela; obedala, esakeria dan legez, kurrilloia eskuban arranua egaan baño. Bakotxa baketu biar da daukanaz, guztia galdu baño lenago.

 

                Bakotxak eutsi beriari, ta larga iñorenari.

                Asko gura izatia, guztia galdutia.

 

aurrekoa hurrengoa