82.
Neskatilla ezne saltzallia
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 16)
Neskatilla bat bein erri batera joian
eznia eroiala bere morkuan:
Ondotxu saldu ta aberastuteko
eta egun onak gero igaroteko.
—«Salduko dot —diño— eznia;
egingo dot irabazi ezin obia.
Eun bat arrautza ditut erosiko;
eta oneek laster ditut imiñiko,
olluen lumapian
eun bat txitatxu egin ditian.
Salduko ditut gero ollaskuak,
ollandak biurtuko dira olluak.
Arrautzak oneetatik
ta askora igongo dot gitxitatik.
Ai au poza! Urte biren epian
diru asko izango dot aldian.
Zorijonekua onela ni!
Erosiko ditut bei eder bi.
Jaijoko jataz gero txaltxuak;
egingo dira bigae ta idiskuak.
Bigaiakaz beijak,
eta idiskuak azita idijak.
Eznia, barriz, izango da ugari.
Esango deutsat neskatilla otseiñari
karutxu saldu dagijala,
ta gona eder bat egingo deutsadala.
Idijak ditut nik gizenduko,
zezin geitzat gero salduko.
Eta azkenian
diru gorri asko neure etxian.
Asmo oneekaz zororik bajoian
aberastute utsa ebala goguan.
Onelan itxuturik,
balego legez diruz beterik.
Gogoraziño onekaz zan aztu
nun eban bere eznia sartu.
Laban eginda joten dau beia:
agur morko, ta agur eznia.
Negarrak darraiko pozari,
ezerezak aberats ustekuari.
Eta neskatilla kokua
dago galdurik ezne ta morkua.
Ipuin onek zer deusku esaten?
Neskatilla eruak zer erakusten?
Gura dozu ondo jakin?
Entzun, bada, belarri bijakin.
Darabillena ondasun makala
ontzi auskor ta argaletan,
ezer baga esku utsetan
geldituko da beriala.
|