Ipuin 45.a
Otso ta asto gaixorik eguanarena
Entzunik otsuak gaixorik eguala astua, juan jakon ikustera osatuteko atxakijaz. Asi jakon ukututen an ta emen, eta esaten deutsa:
—Nun dozu min? Nun dago zure gatxa?
Erantzun eutsan astuak osagilla edo mediku gogor ari:
—Zuk ikututen deustazuzan lekubetan daukat edo artuten dot miñik andijena: euretan dago nire gatx ta kaltia, ta eskerrak emongo neuskezuz bakian itxiko bazeunst.
Ipuin onek dino, gizon dongaak berba ederrakaz saldu gura dabeenian mesedia, orduban dendatuten diriala geijen dongaro egitera.
Sinistu ez gizon gaistuari,
guzurra darijo alanguari.
|