83.
Eiztari birena
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 18)
Ebillen baso ta bideetan
otso andi bat goseberia;
bildurturik eukan jentia
erri inguru guzti areetan.
Bidasti asko zituzan galdu,
Gizon aragijaz ederto apaldu.
Eta berba gitxitan
izu gogorra zan errijetan.
Gizon bi zirian erri baten:
Don Azkor eritxon batari,
Don Bildur jauna bestiari.
Ta bijak eben eizara urten.
Agertuten jake otsua
puuska ta agiñak agiririk,
begitzar bijak gorriturik.
Ai, au bai ordu estua!
Don Bildur Jaunak orduban
aretx batera igon eban,
Sancho Panzak egin eban moduan
alantxe bizitzia gordetakuan.
Don Azkor sendo guriak
aserre andijak arturik,
ta ostikoka asko egiñik,
—«Indarrak ditut niriak
—diño— ta ez nik igesik».
Otsua jako aurreratuten.
Don Azkor dago itxaroten,
guztija suak arturik.
Itutzat dauka otsua.
Jaurtigiten deutsa tirua
baña utsian
ta arerijua dau bere ganian.
Otsuak dau beera botaten,
agiñak an deutsaz ezarten.
Eta zatiturik
itxiten dau ill ta odolusturik.
Don Bildur eguan urrian
begira aretx ganian.
Otsua dau azpijan ikusten,
sutunpa deutsa zuzenduten,
eta otsagaz batera
ezarten dau illik lurrera.
Don Bildur jauna bizirik,
Don Azkor barriz beian illik.
Zetarako dira putz geijegijak?
Zetarako billatu arriskua?
Zetarako gorde ez burua?
Zetarako alako azarkerijak?
Auzkarako askok aupadia:
Gerrarako, barriz, ikaria.
O erakerija!
Alperrik galdutia bizija!
Buruba arriskuetatik gordetia,
da zentzun andikua izatia.
|