Ipuin 40.a
Txori-artzalla ta txorijena
Udako egunetan egozala txorijak kerizpian atsegin andijaz orrijak jaaten, ikusi ebeen begi dongako txori-artzalla bat, zeñek prestetan zituban kañabera ta sare zakuban ekazanak. Txori gaxuak, zoro zororik, asi zirian esaten:
—O zein errukiorrak izan biar daben dakuskun gizon onek! Bada errukijaren errukiz malkuak darijoz begijetati gu gakusazanian.
Euren artian, zorijonez, eukeen txori azkor, zur ta asko jakin bat, zeñek beezaubazan asmo euren kaltegarrijak, ta dirautse:
—Neure lagunak, ez dabil gure errukiz piztadun gizon ori; negar ta errukija baño urrago dau pozezko barria gu gakusazalako. Daukazan sariak dira gu barruban artuteko, ta lepo-zakuba gu artuta bertan sartuteko. Iges, bada, iges beriala; igon gora egaaka nagitasun baga; bestelan jausiko zaree bere sare asmo dongaz zabalduko dabenian. Badakidaz antxinati orrelanguen mausaak, nos bait lenengo urteetan estuban ibilli nintzalako.
Entzun ebenian beste txorijak lagun onaren berbeetia, artu eben igesa ta itxi eben gizona bere sare ta zakubaz ao zabalik, iges egin ebelako atsakabiaz.
Ikasi biardogu ipuin onetati beso zabalaz artu biar dala borondate oneko jakituna. Ez jakiñak asko galdu ditu, baita asko gorde bere burubak galduteti jakitunak erakutsi eutseelako arrisku ta galdubidia.
Lagun jakitunari jarraitu,
bere berba onak ontzat artu.
|