www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 4.a

Leoe, bei, aunz ta ardijarena

 

Isop. f. VI.

 

        Beija, auntza ta ardija alkartu ta lagunduta egozan leoiaz irabazi guztiak partilduteko. Ebilzala basuan, artu eben basauntz bat, zein laurendu eben. Leoiak artu eban lenengo laurena esanaz:

        —Au jagot abere guztien errege nasalako; bigarren laurena neuria da zubek baño senduago ni izanik; irugarrena ezin inok kenduleit zubek baño arinago ibili nintzalako; ta laugarrenari ikututen deutsanak jakin begi izango nasala bere arerijua.

        Bildurrak ixildu zituban beija, auntza ta ardija; ta ikasi eben urrengorako ez buruba bat egitia, ez lagundutia leoe gaistuaz.

        Ipuin onek esatendeutsee gizonai ez buruba bat egitia eurak baño andijaguakaz, edo otuten jakeena egin gurako dabeenakaz; nekia izango da argalentzat, oneria senduentzat.

 

                Andi ta txikarren arteko partiltzia ezda iños bardina.

                Ez, bada, iñoz lagun artu zeure idako ta bardinak baño.

                Ez madari bat bere zatitu ugazaba gogorraz.

                Gorde bakotxak bere lekuba, goregi igon baga.

 

aurrekoa hurrengoa