Ipuin 19.a
Otso ta irudin batena
Ebillela otsua basuan, topau eban irudin edo imajina eder bat. Artu ta erabillen begira goi ta be, ta ondo azterturik esaten da esan eutsala:
—O zein ederra zarian! Baña ez daukazu zenzun ez garunik.
Ipuin onek lotsatu biar ditu edertasun utsian biotza iminita daukeenak. Eder adin laburreko ta zenzunbagia, da sentidu bagako itxuria.
Edertasuna da egun laburrekua;
jakiturija, bizitza guztikua.
|