www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 55.a

Ardi ta Basauntzarena

 

        Basauntzak eskatuten eutsan bein Ardi bati prestau egijola imilauren gari. Ardijak, dirautsa:

        —Zuk orain emongo deustazu berbia biurtuko deustazula beste ainbeste, ta egun gitxi barru, baña gero aztuko zara berbia gordeetiaz. Ze gaz on egingo deustazu emoten deutsudana?

        —Ekarriko deutsut nok on egin —dino basauntzak—.

        Ta eruan eutsan otsua.

        —Ez nabil ni zubekaz artu emonetan. Otso onek geijago daki gauzak eruaten ezer emoten baño, ta eskatuko baneutsa zure ordez biur dagidala gari prestauba, ixilduko nenduke arin onian. Zuk, barriz, oin arinen jaubia izanik, igesko zeunsket, ta geratuko nintzate guztija galdurik.

        Alan esan eutseen ardijak, ta gorde zan euretati.

        Begira zelan ta nogaz zabilzan saldu-erosi ta artu-emonetan. Sartuten dira otso oiñ biko asko on egiten iñoren zorra. Jan-edan baten berotuta eskiñiko dabee edozer gauza, eta gero guzurra gora ta bera, auzi gogorrak; ta duarik prestetia obe izango zala. Ezer irabazi ez Jangoikuaren aurrerako indarrez egitendirian prestaketetan, ta lurrerako bere obaaasunik ez. Al badogu, lagundu daijuegun ez daukeenai, edo duarik emonaz biurtuteko petxu baga, edo biurtutekuaz emona baño geijago eskatubaga. Biartsuba galduko da guztiz, kenduten bajako emon ezin dabena bere buruba aterik ate erabilteko arriskubaga. Zori gaistokuak emen ta gero langillen izerdijaz bide bagaro aberastuten dirianak. Jaungoikuaren ongura edo amorez zabaldu daiguzan eskubak, izan gaitian errukiorrak, emon daijogun daukaguneti aldoguna ez daukanari. Jangoikuak on egingo deuskuz alan emonak; bera egiten da zorren biurtzalle.

 

                Gorde zaite guzurtietati,

                galdu gura ezpadozu bertati.

 

aurrekoa hurrengoa