Ipuin 47.a
Pago eta Kañaberiarena
Baso baten egozan alkarren onduan Pagua ta Kañaberia. Etorri jaken egoe axe zantar ta sendua, ta Paguak ez eban beeratu gura, ta bai arpegi emon ta jarki axe gogorrari, esan ez zedin senduago zala axia bera baño. Barriz, Kañaberia makurtuten jakon, ta erabillen axiak bein batera, bein bestera, zelan gura eban. Esan eutsan Paguak:
—O Kañabera argal, koldar ta ikarakorra! Ze gaiti jarkiten ez zatxakoz axe zantar oni? Ze gaiti zabilz zabuka sendo egon baga? Ez nakutsu ni zelan naguan austen diriala bertan nigana datozan esetsiak?
Erantzun eutsan Kañaberiak:
—Ez nas ni zu baxen sendua, ez dot erakutsi gura ezdaukadan indarrik.
Alango baten dator egoetzarraren esetsi gogorbat, austen dau gerri gerriti Pagua; jotendau beia, ta kañaberia geratuten da bere lekuban. Lurrian etzala dirautsa basabera txar onek:
—O Pago luze ta mardua! Nora dira zure arrotasunak? Ze gaiti uste izan zenduban axia baño gogorragua ziniala? Oñian ta bizitziaz egongo zinian, egin bazendu nik egindodana.
Ipuin onek adierazoten dau gizon astin, arro ta buru eretxijak desegin ta galdubak izaten diriala, ta buruba makurtuten dabeenak urten daruela obaasunaz. Orregaitino egija garbija da, beeratuten dana jasua izango dala, eta jagiten dana arrotasunaz, beeratuba.
Ez egizu buruba jaso larregi,
jatsi ez zaitian beeregi.
|