78.
Ardi txakurra ta azerija
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 12)
Alkarregaz adiskidetasunian
ebiltzen olgetan ta jolasian
arditxakur ta azeri zuurra,
zelan katu erpekari ta txakurra,
nosbait leku baten
alkarregaz lotan eta jaten.
Azerijak esaten deutsa lagunari:
—«Emon deutsat nik leku aserriari.
Badakizu zer dan zabaldu lurrian?
Azerijak bizi dirala euren kaltian.
O guzur andija!
Ni naz ongillia eta guztiz garbija».
Onenbestegaz azerija ixillik,
bere lepoko uliak zurturik
makurtuten da, ta dau esaten:
—«Egun txarrak deust itxaroten.
Galdua naz, badatoz eizarijak,
azeri guztijuen arerijo andijak».
—«Ez da ezer, ez beinguan izutu
—dirautsa txakurrak—, ez bildurtu.
Nun dituzu, gizajua, zeure begijak?
Orra nun duazan merkatura jendedijak:
nire auzoko andrak oin utsetan
euren olluak artuta otarretan.
—«Kendu zaite zu zeure olluakaz.
Ez dozu gaur barrerik egingo nigaz.
Ostu ditubezalako bart egaztijak.
Lapurtzat zuk emon azerijak?
Au esan dozu zuk agirijan,
neure ta lagunen kalte andijan».
—«Ez neukan —diño txakurrak— gogo txarrik,
ez neutsun nik opa zuri kalterik.
Etorriko jatsula, alan esatian,
edo azerijak ollolapurtzat emotian.
Zuk ostu dozula bart ollategija
nik esan, ta au dala egija?
Bazara bildotstxu bat lakua,
ostu baga daukazuna jatekua,
—«Bildotsa! Ez deutsut, ez, kendu nik
artaldetik eruana. Zer asmaurik
Ez dauka mundubak geijago?
Egin nozu lapurrak baño lapurrago».
—«Ola, i az bai —diño txakurrak—,
ez dituk, ez, oneek guzurrak.
Buruba itxi dok orain loiturik
eta ire pecatubak agerturik».
Eta agiñak zorrozturik,
itxiten dau azerija puskaturik.
Egin ez dabena gatxik,
zetarako ez egon ixillik?
Eta zegaitik buruba ez beeratu
egin baldin bada pekatu?
|