69.
Baserritar ta basaurdia
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 9)
(Ibañez de la Renteria, Fábulas en verso castellano. 45)
Baserritar bati basaurdiak
Egin eruakozan soluan
kalte asko gari eta artuan
ta igesten eutsan aberiak.
—«Zer? —dino—; Ez aut nik artuko
ta nos edo nos eskuratuko?».
Etorten jakon gabaz sarri,
alango baten eskubak ezarri
eutsazan sendo zorijonian,
ipinten ebala bere mendian.
Ebaten deutsa ezker belarrija
isten dabela lotsagarrija:
bialduten dau alan basora
etorri ez zedin ostera solora.
Osatu jakonian ondo zaurija,
ezpeeukan bere lengo belarrija,
jazo jakonaz ondo azturik,
ikusi eban soluan sarturik,
zaindu eban beste gau baten
ta ediro eban artuak ebaten.
Belar-bakotxak, marra-marra,
zelan zaldi batek garagarra,
apurtuten eban ortzetan
biurtuten ebala urunetan.
Baserritar gaixo ta nekatubak
ezarri eutsazan barriro eskubak:
ebaten deutsa belarri eskumakua
isten dabela belarri bakua.
Urrumizaka dua basora
odola darijola, ez solora
geijago sartuteko asmuaz:
—«Zori txarrekua —dino—, zek zaruaz
kaltiak egiten bazterretan?
Ez daukazu lur arbi, arte-garaubetan
zegaz gosia ase txito ugari?
Zetako da baserritar gaixuari
galdutia ainbeste izerdija
eta bere urte guztiko janarija?».
Osatu zan ostera belarri bagakua
ta gomutau jakon arto solokua:
—«Noijan ara —dino—; nas ariña
ta igaro bere jat lengo miña.
Ez zaite, ez, larriturik
jaateko biar ez da belarririk».
Badua ixiltxu solo maitera;
belar-zuluak daruaz etxera
otsik ete dan ango atian.
Ezpada, berak bitartian
artua jaateko atserenez
ase arteraño, ta ez bildurrez.
Baserritarra orduko soluan
erromarati zainduten eguan
ta itxodoten bere semiakaz,
banatu ta manketako makillakaz.
Jausten da barriro oneen eskubetan,
sartuten deutse porkeria bularretan,
jausten da zantarzarrak illik,
ez dauka geijago parkazinorik.
Daruake gero ugazaba jaunari,
sutunpakaz ikara lurrari
eragiñaz mutillak
batuteko andra ta neskatillak.
Beragaz imini zan bazkarija,
batuzan jaatera jauntegija;
asizan janla bat buruba ebaten,
zurtu zirian guztijak beingo baten
garunik ez ebalako agiri:
iñok bere ezin eutsan igarri
zer zan ipuiña
egiñarren askok alegiña.
Urten eban orduban baserrikuak:
—«Zelan dira —dino—, ain buru txarrekuak
ez azaldetako emen dakuskuna?
Zelan euki eikian garuna
basaurdetzar zenzun bagiak,
Egin zitubanak sarri bidiak
solora etorririk
odol len emonagaz azturik?».
Baserritarra ta basaurdea
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 4)
Baserritar bati basaurdeak
egiten zizkon bere soroan
kalte asko, gari ta artoan,
ta igestzen zion abereak.
—«Zer? —dio—. Ez aut nik artuko,
ta noiz edo noiz eskupetuko?».
Etortzen zitzaion gabaz sarri,
alako batean eskuak zizkon ezarri:
bai bere zorionean,
ipintzen zuela bere mendean.
Ebakitzen dio ezker-belarria,
Largatzeko ala ezagugarria.
Bidaltzen du bada ala basora,
Biurtu ez zidin berriz sorora.
Sendatu zitzaionean zauria,
ezpazuen ere lengo belarria,
gerta zitzaionaz azturik,
ekusi zuen soroan sarturik.
Igesa artu zion;
arrapatzeko astirik eman etzion.
Beste gabean dago zelatatzen,
ta dakus artoak lurreratzen.
Belar-bakoitzak marra marra,
nola zaldi batek garagarra,
apurtzen zuen bere ortzetan,
biurtzen zuela iriñetan.
Baserritar gaixo kaltetuak
egotzi ziozkan berriz eskuak.
Ebakitzen dio belarri eskuikoa
largatzeko ala belar-motzekoa..
Gurrinka dijoa au basora,
odola zeriola, ez sorora
geiago joateko asmoaz.
—«Ai, ai —dio—Zergatik zoaz
kalte egitera bazterretan?
Ez dezu arto ale, lur arbietan
zerekin gosea ase ugari?
Zertako baserritar gaixoari
galdu zuk izerdia,
ta bere urte guziko janaria?».
Sendatu zan berriz belar motzekoa,
ta gogora zitzaion arto sorokoa.
—«Banoa ara —dio—naiz ariña,
txakurrakin jostatzera egiña.
Ez, bada, beldurrik,
jateko bear ez det belarririk».
Dijoa gelditxo soro maitera:
belarriak daramazki etxera,
otsik ote dan ango atean,
ez baldin bazan bera bitartean
artoz asetzeko atsegiñez,
ez izuz, ikaraz, ta beldurrez.
Baserritarra orduko soroan
bere morroiakin zelata zegoan.
Ala dute arrapatzen
ta lokarri sendoakin gatigatzen.
Urde zatarrak ordu ain estuan,
eskintza ederrak egiten zituan.
Entzuterik ez zaio ematen
Bai berriz aserrez esaten:
—«Kalte gille gaiztoa!
Zergatik izan aiz ain eroa?
Ekusi dek nere onegitasuna,
nik ere bai ire gaiztotasuna.
Ez ziagok barkaziorik,
ez iri bizitza largatzeko gogorik.
Erori aiz irugarrenez gure eskuetan,
burnia izango dek ire saietsetan».
Au esanaz iltzen dute beingoan,
artu ere bai morroiak lepoan,
poz pozik etxera eramateko,
ta auzoetan berri onak emateko.
Ala biaramonean
ipiñi zuten zatarra zaldi gañean.
Artzen dituzte burni zulatuak,
su-auts ederrarekin prestatuak.
Abiatzen da sutunpa gogorra,
Esna zezakeana ordi konkorra.
—«Zer da au?» —diote erriko mutillak,
Atso, agure, ta umetxo sotillak—.
Asitzen da berriz su-aize soñua:
alde askotan ekusten da lañua.
Jesten dirade errira,
basaurde zatarrari daude begira.
Dijoaz andiki baten etxera,
itxusi arekin eskintza egitera.
Dakuste, baña, arriturik,
ez duela basaurdeak belarririk.
Biltzen da ara gizon tegia:
Ateratzen ere zaie zaragia.
An bai zala atsegiña!
Ardoaz onratzen kaltegiña.
Ebakitzen diote burua:
jende guzia dago arritua,
ez zuelako garuñik agiri;
Ezin ere zioten igarri,
zertan zegoen ipuia;
ote zan gezurra, edo egia.
—«Ez zaitezte, jaunak, arritu:
Dakutsutenaz ez miraritu».
Dio batek asko jakiñik,
ta ipuia egiaztu nairik.
—«Nola muñak iduki
basaurdetzarrak? Belarri bi,
galdu ezkero, badia sorora,
ekarri gabe leena gogora.
Gastiguak ondutzen ez duena
da muñgabe, ta zoruena
Basaurde garaun-bagakoa
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino)
Baserritar bateri basaurdeak
egiten eutsan bere soloetan
kalte askotxu gari-artoetan,
ta gero, traska, iges abereak.
—Zer? —diño— ez al aut artuko,
eta nos edo nos eskupetuko?
Etorri joakon gau minez sarri,
ta baten eskuak deutsaz ezarri,
iminten dabela zorionean
txarra bere mendean.
Ebaiten deutso ezker-belarria,
egiteko alan ezaugarria,
ta isten deutso joaten basora,
elduko etzalakoan solora.
A, osatu jakanean zauria,
ezpeukan berè lengo belarria,
jazo jakanagaz ia azturik,
dakus jabeak soloan sarturik.
Baia zaratea asmau, ta arinka
igesten dau lau-oinka.
Beste gabean dago zorotziten,
ta dantzu artoak lurrera 'giten
belarri bakotx-toa marra-marra,
zelan zaldi-mandoak gargarra:
eta apurtuten ortz-aginetan
biurtu giñokoan urunetan.
Baserritar gaixo kalte artuak
egozten deutsaz solora eskuak,
ta ebaiten belarri eskoikoa.
—«Belarri motz, eurt: oa».
Girrintzaka doa bere basora,
odola eriola, ja solora
ez geiago etorteko gogoaz.
—«Zegaitik —diño—, donga, joan agoa
kalteak egitera basterretan?
Ez dok arte-ezkur, ta lur-arbietan
zegaz ire gosea ase ugari?
Zetako baserritar gaixoari
galdu euk bere lan-izerdia?,
urteko janaria?».
Osatu zan belarri-motzekoa
ta kilika eukan lengo soloa.
—«E! Banajoak —diño—: nok arina,
txakurrakaz burrukatzen egina.
Ez bada, ene burua, larririk:
jateko bear ez dok belarririk».
Boa geldi geldi solo maitera
entzun-bidea zur dauko etxera,
otsik ete danez ango atean,
ez bazan, bitartean
artoz asetuteko atseginez,
ez bildur aziz, ez ikara minez.
Baserritarra orduko soloan
mutilakaz zelataka egoän:
eta, traupa, bertan dau atrapetan,
eta lokarriakaz katigetan.
Gurrinka baltzak ordu ain estuan
eskintz ederrak egiten zituan.
Entzuterik ez, ez jako ematen
bai aserrez esaten:
—«A goapo, kaltegilla gaistoa!
Zegaitik izan az onen eroa?
Enkusan nire onegitasuna:
nik berè bai eure gaistotasuna.
Ez jagok iretzat parkaziñorik,
ez bizia euri isteko gogorik.
Irugarrenez ene eskuetan
jausi az: ta burdina saietsetan
izango dok». Ta ilten dabe beingoan:
ta artu pozik lepoan
mutilak etxera eroateko,
ta auzoetan barriak emoteko.
Eguna orduko biaramunean
imini urdea zaldi ganean,
ta artzen ditue burni zulotuak
su autstxu galantagaz prestatuak.
Abietan da su-taunpa gogorra,
iratzartu leiana ordi konkorra.
Trast, trast, trast emen: plaust, plaust,
plaust bestean.
sua aldean aldean.
—«Zer dok au? —diñoe erriko mutilak,
atso, agura, ta umetxu sotilak.
Asten dira barriro su plaustadak,
ta jagi or-emen ke-lañokadak.
Dator gero lagundia urira,
kaletarrak guztiak antxe dira.
Andik doaz andiki batenera
ordotsagaz eskintza egitera
ta, ai! ez dabela belarri apurrik
dakuste arriturik.
Batuten da ara gizontegia,
eta ateraten jake zaragia
An bai zala atsegin atsegina!
ardaoagaz onretan kaltegina.
Ebat'eutse zarra zarra burua:
jente guztia dago sor-gortua,
ez ebalako garaunik arean:
ta ez etozan alkarren artean
zein ete zan aren erabagia,
guzurra ala egia.
—«Ez gazteak, ez arren ikaratu,
dakutsuenagaz ez sor geratu».
—diño bertan batek asko jakinik,
ta ipuiña egia uts eginik:
—«Zelan euki garaunen ispirik
onek, galdu dabezan belarri bik
zentzatu ez, ta badoa solora
ekarri baga lengoa gogora?».
Kastiguak onduten eztabena
garaunik eztaukena..
Baserritarra eta basaurdia
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 6)
Baserriko bati basaurdiak
egiten eutsazan bere soluan
kalte asko gari ta artuan.
Ta iges egiten eutsan aberiak.
—«Zer? —diño— Ez ete aut nik artuko?
Eta noz edo noz eskuratuko?».
Etorten jakon gabaz sarri;
alako baten eskubak eutsazan ezarri.
Bai zorijonian!
Iminten ebala bere mendian.
Ebagiten deutsa ezker belarrija,
itxiten dabela ezagungarrija.
Bialtzen dau bada alan basora,
Biurtu ez zedin ostera solora.
Osatu jakonian zaurija
ez beukan bere lengo belarrija,
igaro jakonagaz azturik,
ikusi eban soluan sarturik.
Eta arek igesari emonik
ez eukan atrapetako modurik.
Beste gau baten dago zainduten
ta dakus artuak lurreratuten:
Belarri-bakotxak marra marra,
zelan zaldi batek garagarra,
apurtuten eban bere agiiñetan,
baita bere biurtu urunetan.
Baserritar gizajo nekatubak,
ezarri eutsazan barriro eskubak;
eta eskumako belarrija ebagirik
itxiten dau belar mozturik.
Urrumizaka dua au basora
odola erijola, ez solora
geijago sartuteko asmuagaz.
—«Zoritxarrekua ni! Zek zaruaz
—diño—, kaltiak egitera bazterretan?
Ez al daukazu arte-ale, lur arbijetan,
zegaz gosia ase ugari?
Zetarako baserritar gizajuari
galdu izerdija,
eta urte guztiko bere janarija?».
Osatu zan barriro belarri motza,
gogora jatorka soloko artotza.
—«Banua ara —diño—, naz ariña,
txakurrakaz sarri burruka egiña:
ez bildurrik.
Jateko ez da biar belarririk.
Ixiltxurik dua solo maitera,
belarri zuloak daruaz etxera,
otsik ete dan ango atian:
ez baldin bada bera bitartian
artoz asetako atsedenez
Ez izuz, ikaraz, ta bildurrez.
Baserritarra orduko soluan
bere otseiñakaz zelatan eguan.
Deutse berari elduten
eta lokarri senduakaz katigatuten.
Abere zatarrak ordu ain estuban
eskintzari ederrak egiten zituban.
Baña entzuterik ez jako emoten
ezpada aserrez esaten:
Kaltegilla gaiztua!
Zergaitik izan az ain erua?
Ikusi dok nire onegitasuna,
nik bere bai ire gaistotasuna.
Ez jagok iretzat parkaziñorik,
ez bizitziagaz itxiteko gogorik.
Jausi az orain gure eskubetan,
burdiñia izango dok ire saijetzetan.
Au esanaz ilten dabe beinguan,
eta artu mutil batek lepuan,
poz pozik etxera eruateko,
auzo guztijari barri on au emoteko.
Urrengo egunian
Imiñi eben zatarra zaldi ganian.
Artuten ditube burdiña zulatubak
Su auts ederragaz prestaubak,
abijetan da sutunpa gogorra
esnatu eukiana ordi konkorra.
—«Zer da, zer da? —diñue erri mutillak—,
batuten dira atso, agura, ta neskatillak.
Asiten da barriro su-axe soñua,
alde askotan da ikusten lañua.
Errira dira jatsiten
eta guztijak basaurdia ikusten.
Baduaz andiki baten etxera
Abere zatar au berari eskintzera.
Dakuse guztijak arriturik
ez daukala basaurdiak belarririk.
Batuten da ara gizontegija,
ateraten dabe zaragija.
¡An zan atsegiña
ardauagaz onretan kaltegiña!
Egin zan beragaz bazkarija:
batu zan jatera jauntegija.
Ez eban garunik agiri;
barriz iñok ezin eutsan igarri
zetan eguan
garunik ez eukitia buruan.
—«Ez zaiteze, jaunak, arritu;
ez, dakutsubenagaz miraritu:
—diño batek asko jakiñik—,
eta ipuin au azaldau gurarik—.
Zelan garunik euki,
Baldin basaurdia, belarri bi
galdu ezkero, badua solora?
Kastigubak onduten ez dabena
da garun bagako, ta zoruena.
|