85.
Azerija eta baserri txakurra
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 21)
Txolin eritxan txakurra
baserri baten eguan, azurra
eta azala baño ez eukala,
larriturik berba egiten onela:
—«Ai nire zorigaistokua!
Obeto bizi da urde etxekua.
Onentzat dira zai, gaztaña ta artua,
berba onak, ostro igar ta lastua
ondo jan ta lo egiteko
ta gizena daguala esateko.
Barriz, nire janarija
arto urdindu zokora jaurtigija.
Niretzat berba onik ez; bai ostikadak,
ta ezerezbat gaitik makillakadak.
Etxeko urdia lodija;
ni, barriz, argal, makal, azur agirija.
Azeri bat ebillen inguru areetan,
ta ikusi eban txakurra illetan:
—«Txolin —dirautsa— ez estutu:
bijok biar dogu gaur baketu.
Zu zariala uste dot azur zalia;
ni, barriz, beti mamin jalia.
Zuk erakutsi ta nik artu,
zuk atia idigi, ni sartu.
Onelan gara alkartuko,
mamindu, bizkortu ta mardotuko.
Idigi eutsan txakurrak atia.
Aztu jakon zaunka egitia.
Igon eban azerijak eskaratzera
al eban guztija an jatera.
Zezin zatija zan lelengo eizia.
Kanporako artu eban gero bidia:
Jarraitu eutsan Txolinek urrian
aserre zalako ustian
zaunkaz. O gaiztakerija!
Jan eben bijak zezin guztija.
Etxekuak goxian jagirik
ez eben aurkitu zezinik.
—«Lapurren bat izan da» —eben esaten—,
agaitik Txolinek eban zaunka egiten.
Etorri zan ostera urrengo illuma;
baita bere Txolinen laguna.
Sartu zan ixillik etxian
azerija, ta ordu berian
artu eban urdai zielgia,
eta gero kanpora bidia.
Jarraituten deutsa Txolinek urtxuan,
urratuten da zaunka guzurrezkuan,
ta bijak alkarturik,
itxi eben urdaija sabeldurik.
Egun bata juan, bestia etorri,
azerija etxeratuten zan sarri.
Gizendu zan Txolin guria,
bizkortu bere bai estalgillia.
Etxekuak eben zerbait susmau,
nor zan lapurra bere laster asmau.
Aurkitu zitubezan alkar arturik
baita bere itxi bijak illik.
Ez da egija andijagorik,
ez daguala etxe lapurra baño kaltegarrijagorik.
Ikasi begije emendik etxeko buruak
ez eukiten otseiñak gosetuak:
Ogija urrija,
da etxelapurreten estalgarrija.
|