www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 23.a

Gizon ta ogi-gaztaia (mustela)

 

        Ogi-gaztaiak egiten eutsazan gizon bati etxian kalte ta zitalkerijak. Itoten eutsazan olluak, usuak, jan arrautzak. Imini eutsan lakirijo bat, ta jausi zan bertan. Topau eban gizonak pozik andijenaz oñeti katigatuta, ta esaten deutsa:

        —O kaltegin zitala! Jausi az gero bere. Aspaldiko egunetan ondo bizi izan atxat ollo ta uso odolez beteta.

        Erantzun eutsan ogi-gastaiak illetaz, negarrez ta erreguz:

        —Jauna, ori egija da; baña gomuta bedi arratoe zale ta arraparija nasala; garbitu deutsat etxia piztija zital oneetati. Ni nabillen etxian ez dau katu biarrik. Zeinbat kalte egingo ez eutseezan nik ito ta galduditudan arratoe ta sagubak? Aurreratu deutsadaz gitxienez anega bi gari, lau anega arto, arrua erdi urdai, itxirik aitatu baga sagar, gastaña, gaztae ta gozotan ostu daruezanak. Kontubai jo eragin ezkero, kalte baño on geiago egin deutsat. Ez nagi, bada, ill, ez banatu. Emoten deutsat berbia ezdeutsedala geijago ukutuko ez ollo, ez arrautza, ez usakumiai, ta eukiko nabela etxian katu askoren orde, ezer kosta baga.

        Esaten deutsa gizonak:

        —Ez as zitalori nire onagaiti ibilli arratoe ta sagubak itoten, eure sabela gaiti baño. Ez jitubat nik gura borondate on bagako mesediak. Nok sinistu ire berba emotiak, ez duala emendi aurrera itoko ollorik, ez usorik, ez zurrutau arrautzarik? Estubak erasoten deubazan berba on emotiak dituk orreek; laster aztuko intzaate ollatokijan buruba bakarrik ikusita. Alan ill biar dok, bestelan bizi biarko najaukek ire bildurrez ollo ta usategi baga.

        Ipuin ederra donga kalteginen berbaai ez sinistia emoteko. Estubak edozer erasoten dau. Borondatia ona ezpada, biotza kaltetuba badago, laster biurtuko da edozeñ donga izatera. Etxeetan azi dirian azerijak ez deutsee aginik ezarten olluai ugazaba ta etxeko besteen aurrian, baña ito daruez ixil ezkutuka.

 

                Dongia beti dongia,

                dongia bada borondatia.

 

aurrekoa hurrengoa