www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 41.a

Gizon egijazti, guzurti ta tximinuarena

 

        Gizon bik, bata egija zalia ta bestia guzurtija, urten eben alkarregaz lurra ta errijak ikustera; alango baten eldu zirian tximino asko eguan basora. Ikusi zitubanian tximino nausi edo besteen agintarijak, agindu eutseen bere azpikuai erakarri egijezala gizon bi aek bere aurrera. Jarri zan bera aulki ederto apaindu baten, iminzituban albo ta inguru guztian tximino asko bakotxari egokan tokijan, zelanguazan bakotxaren zeregiña. Eldu zirian gizon bi aek ta agindu eutseen aurrian jarteko. Itandu eutsan tximino nausijak euren arteko batari, ta au zan guzurtija:

        —Zer dinue gizonak gugaiti?

        Erantzun eutsan:

        —Deritxat zu zariala errege andibat, emen dagozanok batzuk diriala jaun andijak ta beste batzuk soldautza agintaritzia daukeenak.

        Guzurra beerijon bere, jaso ebalako berba labanakaz ain andi izatera, agindu eban tximino jaunak emon ekijola sari on bat. Bigarren gizon egizaliak zinuan beregango:

        —Guzurti andi oni guzurrez berba eginda emon badeutse sari ain ona, zer emongo ez jat niri egija badinot?

        Onetan eguala, itandu eutsan tximino nausijak:

        —Esan egidazu: nor nas ni, ta nortzuk emen neugaz dagozanok?

        Erantzun eutsan zuzen ta bere barruban eukan legez:

        —Alan zeu, zelan emen dagozanok, etzaree besterik tximino utsak baño.

        Aserratu jakon tximino errege zala entzun gura ebanari; agindu eban ill egijela gizon egizale a, bakarrik egija esan ebalako eta etzalako berba laban zalia.

        Ipuin onek esan gura dau gizon guzur zale, bijotz tolestu ta berba labanekuak igon daruela beti gora, agindubak izateti agintari izatera; ta egija zaliak, guzur gorrotoko ta bijotz garbikuak jo daruela goiti beia, ta guzurra obeto saristauba izan oi dala askotan lurrian egija baño.

 

                Gorde zaite berba labandunetati,

                ta alde egin eizu guzurtijetati.

 

aurrekoa hurrengoa