66.
Txakur-katubak
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 6)
(Ibañez de la Renteria, Fábulas en verso castellano. 3)
Txakur-katubak nok sinistu?
Egozan erretillu baten
alkarregaz bakez jaten;
eta ez zirian irritu.
Ugazabak laster deitu
eutsan gizon bati:
—«Erdu —dirautsa—, zegaiti
oneek gorroto izanik
alkarri, eta eukirik
jatorriz aserria,
zelan orain bakia
deuskube agertuten?
Ete deutsazu igarten
ipuin onek dinuana?
—«Bai, ene gizon laztana
—esaten deutsa deitubak—,
zer ezin leike ekandubak?
Biaztun bera eztitu,
gizon sutsuba otzitu,
aser erraza bigundu
eta okerrena zuzendu.
Au lei benetan oituriak
ta onian jardun guriak».
Txakurra ta katua
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 5)
Txakur-katuak, nork sinistu?
Zeuden bein erretillu batean
alkarrekin jaten pakean,
ta ez ziran batere tximistu.
Etxeko jaunak bertatik
auzokoai, erakusteko zergatik,
deiturik, abiatzen zaie esaten:
—«Nola ez dituzute ekusten
etsai gogor bi paketurik,
eta mai batean alkarturik?
Txakur ta katua adiskide,
balira bezela senide?
Zer egin ez lezake ekanduak,
eta gauza batera oituak?
Beazuna bera eztitu:
gizon sutsua otzitu:
Aserre erraza bigundu:
okerrena ere zuzendu».
Txakur-katu adiskideak
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino)
Txakur-katuak —nok sinistu?—
egozan bein erretillu baten
alkarren bakean jaten,
ta etzirean ezer kiskitu.
Etseko jauna bertatik
auzokoai esateko zegaitik,
deiturik, asten jake esaten:
—«Ta, ez dozuez ikusten
arerio bi baketurik,
eta mai baten alkarturik?
txakur katuak, ta adiskide,
balira legetxe senide?
Zer egin ez leike ekanduak,
eta gauza batera oituak?
Beaztuna bera eztitu:
gizon sutsua otzitu:
aserre erraza bigundu:
okerrena bere zuzendu.
Txakurra ta katua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 8)
Txakurra ta katua, nok sinistu?
Egozan bein erretillu baten,
alkarregaz bakian jaten,
eta ez zirian bat bere aserratu.
Etxeko jaunak beriala deitu
eutsan ikusteko auzoko bati.
—«Erdu ona —dirautsa—, zergaiti,
oneek alkar ikusi ezinik,
txakur ta katu izanik,
ta jaten ontzi batetik?
Ez ete deutsazu zuk igarten,
ipuin onetan zer dan adituten?».
—«Bai, bai, neure gizona
—esaten deutsa deituak—,
zer egin ez leike ekanduak?
Biaztuna bera eztitu:
Gizonik sutsuena otzitu;
aserratuten erraza bigundu:
ta okerrena bere zuzendu.
Au egin leike egijaz oituriak
Eta gauza oneetan jardutiak».
|