www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 57ª

Kurrilloe ta Erbiarena

 

        Ikusi eban bein Kurrilloiak Erbi bat Arrano baten atzamarretan, ta asi jakon siñuka esaten:

        —O erbi oin arinen jaubia! Zek katigatu zaitu ez iges egiteko egazti zantar ta ego astundun baten atzamarretati?

        Onetan eguala, orra nun datorren Miru bat, ta atrapetan daben Kurrilloe siñularija. Erbi illaginik eguanak, ikusirik zer jazo jakon, esaten deutsa poza artuteko legez:

        —Orantsuban niri barrez zengozan txori zital ta gaistagiña. Nun izan dituzu eguak iges egiteko Miru orren atzamarretati? Ze gaiti gorde ez dozu buruba zeure orma zuluetan, nun sartu ezin zeitian egazti lapur ori? Etorri jatzu zeure burura niri opa zeunstan kaltia. Ez zara zu ni baño dontsubago.

        Ipuin onek erakusten deusku, ez olgura, ez atsegiñik artuten besteen atsakabeetan. Gomutaubiar dogula, nos gitxien uste dogun, orduban etorrileitiala gure gañera bestiagan dakuskun esturia. Izan biar dogula errukiorrak; ta albadogu, luzatu biar deutsagula eskuba lagunari aterateko atsakabeen osineti.

 

                Ez zaite poztu inoren gatxian,

                izan ez dedin zeure kaltian.

 

aurrekoa hurrengoa