 |
65.
Baso ta etxeko sagubak
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 5)
Sagu bi zelai baten
egozan gauzaak esaten.
Bata zan basokua,
bestia etxekua.
Dirautsa ak oneri:
—«Gura dozu etorri
neure lagun izatera,
toki bat eukitera?».
Dirautsa etxekuak,
sabel gaistokuak:
—«Baña emen mendijetan,
zelai ta ibarretan
zer dogu guk jango?
Ez deustazu emongo
gozo dan gauzarik,
ez koipe, ez eztirik».
Barriz basokuak
daukaz eregubak
etxekuari egiteko:
—«Nor nai baño obeto
bizi da gaur lurrian?
Ez dot orain artian
izan nik bildurrik,
ikara, ez izurik.
Nabil, bai, basuan
atsegin osuan,
ez dot, ez, arerijorik,
ez lo galduterik».
—«Guazan —dino etxekuak—,
jaaki basokuak
zer dirian ikustera
ta agiñak ezartera».
Maija zan an ipini
eta zer ez zan ikusi?
Sagar eta urrak,
mispilla ta intxaurrak,
okaran asko, madari,
eta sabel gosiari
emon al guztija.
—«O bazkari andija!
—dirautsa etxekuak—,
janari ez gozuak,
argal eta otzak,
likiñ eta motzak
ipini dituzu:
besterik ez dozu?
O neure anaija!
Zuri etxe-maija
jatort emotia
ta eskertsu izatia.
Erdu gaur neure etxera
pozez ikustera
andiki janarijak,
aberats, ugarijak,
ezti ta koipia,
urdai ta gaztaia.
Ase zaitez emen,
ez dozu, ez, jan len
onlango jaakirik,
ez ain bizkorgarririk.
Mustur koipetubak,
bizaar miazkaubak.
Au da bai bazkarija!
Arto eta garija
dagoz ganbaretan;
nabil bazterretan
ekusten zer dagoan,
nai badot gero joan
astiro lotara,
oe bigunetara».
Alan etxe sagubak,
laban barritxubak.
Onik onenian
usten ezebenian
jatorke katuba
dana atzamartuba.
Etxekua iges dua,
zurturik basokua;
arkitu ezin zulorik,
dabill larriturik
txilijoz gaixua,
bildurrez igarua.
Katu bizartsubak
ta oin arinekuak
an deutsa esesten,
ozta dau igesten.
—«Lagun zoratuba,
donga azartuba,
emen zara bizi?
Guzurtzarrak niri?
Zagoz, bai, zu emen,
banua len bait len
ni neure basora
bizi bakezkora».
Alan deutsa esaten
ta agurra egiten
etxe sagubari.
Onek gero basokuari:
—«Egon zaite, arren,
oraindino emen,
ditut nik zainduko
ta ondo gordeko
gelako atiak,
bere sarbidiak.
Zergaitik iges ez
—dirautsa aserrez—,
dozu gaur beinguan?
Zegaiti lapikuan
zara geratu zu?
Zelan ez dakizu
igesa artuten,
buruba gordeten?».
Basotar gaixuak
dino: —« Zein gozuak
zure etxe jaakijak!
Bazkari, aparijak,
guztija arriskuba,
bildur ta izuba».
Egozan onetan,
orra nun an bertan
agur egitian
otsa dan atian.
Andra giltzeria
janen batzallia
gelan dan sartuten,
dituban ikusten
sagubak baturik.
Dana aserraturik,
nai ditu zapaldu
ta ostikoka galdu.
Ozta dabee igesten.
Asten da esaten
basoko saguba:
—«Ez naukak artuba,
emen ni ostera
eztija jaatera.
O, adiskidia,
lagun saltzallia!
Au da zure jana?
Ai, mendi laztana!
O, zelai maitia!
Zubena bakia.
Ez dozube katurik,
ez giltzen soñurik.
Zagoz zu koipetan,
ta ni basuetan».
Bijotza kezkaturik
ta arriskuz beterik
daguan atsegiña
guztiz da samiña.
(Peru Abarka, eskuizkribua, 46. or.)
Sagu bi zelai baten
egozan gauzak esaten.
Bata zan basokua,
bestia etxekua.
Dirautsa ak oni:
—«Gurozu neugaz etorri?».
—«Bai, ordu onian,
adiskide usainian.
Baña emen kanpuetan,
zelai-basuetan,
zer dogu guk jango?
Ezdeustazu emongo
ona dan gauzarik,
Ez koipe, ez eztirik».
Basoko sagubak
daukaz palagubak
etxekuari esateko:
—«Ni baño nor obeto
bizi da lurrian?
Ez dot neure bizian
izan nik bildurrik,
ez, ez katigurik.
Nago neure basuan
atseren osuan.
Ez dot arerijorik:
ezta galdu lorik».
Darraiko etxekua
basoko jatekua
ikusteko guriaz
jan barri gosiaz.
Maija imini zan.
Zer ikusi etzan?
Bazkari ugarija,
eder ta garbija.
Sagar eta urrak,
mispilla ta intxaurrak,
okaran ta madari,
Eta sabel gaixuari
emon al guztia.
O bazkari andija!».
Dirautsa etxekuak:
—«Jaaki ikustekuak;
Niretzat, baña, otzak.
Argalak eta motzak.
O neure anaija!
Zuri neure maija
jatort emotia,
ta eskertsu izatia».
Darua, bada, etxera
eta emen emotera
andiki janarijak,
aberats ta ugarijak.
Koipia eta eztija,
gaztae ta urdaija.
—«Ase zaite emen,
eztozu alan jan len.
Eztago basuan,
ez zuben kobauan
onlango aparirik.
Musturrak koipeturik,
bizarrak miazketan,
eztarria garbietan.
Auxe bai bazkaria!
Arto eta garija
jan ala ganbaretan;
gabaz oramaijetan
ikusten zer daguan.
Ta gura bogu juan
geroago lotara,
oe utsetara.
Eztago, ez, itxirik
guretzat maratillarik.
Ate inzirrikatuba
da bide adjutuba».
Oneek zituban esaten,
goi ta be erabilten,
etxeko sagubak.
Ta orra nun katubak
deutseen jarraituten
ta atzamarrak ezarten.
Etxekuak iges eban,
basokuak ezieban
topau zurkulurik.
Beebillen estuturik
Txillijoka gaixua
Guztija igarua.
Nekez da ezkutetan
tresna zuluetan.
Dirautsa lagunari:
—«Zetako nakartzu ni
leku oneetara?
Nua neure etxera;
egon zaite zu emen
bizarrak koipetuten».
—«Ez —dino etxekuak,
geitubaz eregubak—,
zagoz aldi baten
oraindino, bai arren.
Dakit katuben barri,
iges dodalako sarri.
Egon zaite jaten zu;
Ni izango natxatzu
ateen jaolia
Ta katu begiralia».
Alan jardunakaz,
ta berba labanakaz
sagutxu basokua
barriro badua
billetan jaakija,
eta zelatarija
beragaz batera.
Baña juake atera
giltzera andria.
An da esturia.
Lapiko barruban
basokua eguan
guztia sarturik,
sabela beterik.
Nai dau iges egin
baña ezin dau, ez, arin;
oñak koipaturik,
bidiak labandurik
da bildur ta ikara
juan ez dedin ara
etxe-giltzeria:
O ze ikaria!
Dago ezkutuban
lapiko barruban,
ezta azartuten
arnasa artuten.
Bere zorionez
ez juako ara, ez.
Jatorko laguna
Sagu Etxe-jauna
eta onek aserrez,
—«Zegaiti —dino— iges
eztozu beinguan?
Zegaiti lapikuan
zara geratu zu?
Zelan eztakizu
igesa artuten,
buruba gordeten?».
Basotar gaixuak
dino: «Ze gozuak
emengo jaakijak
eta edaarijak.
O adiskidia!
A bai ze goria
dan zure jaana!
Ai baso laztana,
ai kanpo maitia!
Zein zaran obia!
Eztozu, ez, katurik,
ez neska giltzerarik
dator koipe billa:
gitxiarren ni illa
iza-ez naz koipetan
ezta basuetan
onlango arriskurik.
Laguna, niri ez deirik
gejago iños egin».
Ezta au, ez, ipuin
guzurrez asmauba,
bai egijaztuba.
Bijotza kezkaturik
eta arriskuz beterik
daguan atsegiña
ezta zindo-piña.
Baso eta etxe saguak
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 3)
Sagu bi zelai baten
egozan kontubak esaten:
Bata zan basokua,
bestia etxekua.
Esaten deutsa ak oni:
—«Nai dozu zuk etorri
Nire lagun izatera?
Eta leku eder batera?».
Dirautsa sagu etxetijak,
ergel eta burutijak:
—«Baña emen mendijetan,
leza illun barruetan,
zer ete dogu guk jango?
Ez deuztazu, ez, emongo
gozua dan gauzarik,
ez koipe, ez eztirik».
Barriro basokuak
an daukaz palagubak
etxekuari esateko:
—«Nor ni baño obeto
bizi ete da lurrian?
Ez dot nik neure bizijan
izan iñoz bildurrik,
ikara, ez izurik.
Nago neure basuan
bake ta atsegin osuan:
ez daukat arerijorik,
ez dot nik iñoz galdu lorik.
—«Guazan —diño etxekuak—
janari basokuak
zer dirian ikustera
ta agiñak ezartera».
Maija eben imiñi:
zer ez zan an ikusi?
Sagarrak eta urrak,
mispilla ta intxaurrak,
okaran, madari
ta sabel gosiari
emon legijon guztija.
—«Bestelako baskarija!
—dirautsa etxekuak—.
Janari basokuak
argal eta otzak,
likits eta motsak
dakusdaz imiñirik.
Ez daukazu besterik?
O neure anaija!
Zuri etxeko maija
jaot gaur emotia,
ta eskertsu izatia.
Erdu nire etxera
poz pozik ikustera
andiki janarijak,
bero ta ugarijak.
Koipia ta eztija,
gaztaia ta urdaija,
lukainka, zeziña,
guztija fin fiña.
Mosuak koipeturik,
bizarrak eztiturik,
sabela berua.
Au bai jatekua!
Au bai bazkarija!
Arto eta garija
daukadaz ganbaretan:
nabil oramaijetan
ikusten zer daguan:
eta nai badot juan
aseta lotara
oe bigunetara,
nok niri eragotzi?
Onelan bizi naz ni».
Oneek etxe sagubak,
laban ta barritsubak
eutsazan esaten,
goi ta be erausten.
Onik onenian
jaten egozanian
jatorke katuba,
baltz ta bizartsuba.
Etxekuak iges egin,
basokuak larriz ezin
aurkitu zurkulurik:
ebillen larriturik
txillijoz gizajua,
bildurrez igarua.
Gitxik egin eban
atrapau ez ebanian
katu bizartsubak
eta erpetsubak.
Dirautsa basotijak,
koldar ta bildurtijak:
—«Lagun zoratuba,
au dok ire lekuba?
Ago, nai badok emen
bizarrak koipetuten.
Nora nok ekarri?
¡Ai baneusk igarri!».
Au deutsa esaten
ta agur egiten.
Berba egiten dau lagunak,
etxeko sagu jaunak,
ta dirautsa aserrez:
—«Zergaitik iges ez
dozu zuk beinguan?
Zergaitik lapikuan
zara gelditu zu?
Zelan ez dakizu
igesa artuten?
Buruba zainduten?».
Basotar saguak
dirautsa: —«Gozuak
zure janarijak,
koipe ta eztijak!
O adiskidia!
Lagun saltzallia!
Au da zure jana?
Ai mendi laztana!
Zein zarian obia!
O baso neuria!
Ez dago an katurik,
ez giltzen soñurik.
Zagoz zu koipetan,
Ta ni basuetan».
Bijotza kezkaturik
Ta arrizkuz beterik
daguan atsegiña
guztiz da samiña.
|
 |