 |
73.
Katu eizari basokoa
(Zortzikoan)
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 7)
Antziña erri batean
bizi zan katua,
geldi egon bearrez
guziz gogaitua.
Igesa artu nai du
etxetik basora,
igarotzeko egunak
bere gogo osora.
Dio: —«Zer da, etxekoak!
Emen nik sarturik
egon bear ote det
beldurrez beterik?
Sukaldera banoa
etxe neskameak
nereganatzen ditu
bere aserreak.
Illiti ta berzunak
dizkiz aurtigitzen,
nere bizkar ezurrak
asko minberatzen.
Au da ematen didan
eguneko ogia,
ala artu dezadan
ganbara bidia.
Narabilte etxean
sarri illariaz,
lapurreta guziak
niri egotziaz.
Asmo txatar onekin
beti naute zaitzen,
oramaian okelak
dizkide gordetzen.
Alako baten bada
dia neskamea
beste toki batera;
baña sukaldea
txakur baten pekora
didate largatzen,
utzi nai ez didala
onek urreratzen.
Katuak bear dute
bizi ganbaretan,
billatu janaria
etxe saguetan.
Suak argaltzen ditu
ta guziz makaldu,
ala gure mixotxo
guzia da galdu.
Au da entzuten dedan
soñu betikoa;
gero estaltzen dute
kontuz lapikoa,
arrapa ez dezadan
geli egosia,
ta beren janaritik
ase nik gosia.
Egun pakezko gabe
nor bizi onela?
Ez da neretzat obe
iges bereala
mendira egitea,
zer jan billatzeko,
sabel ain murritua
noiz bait betetzeko?».
Katuak bere asmoa
artu zuen laster,
eizan arrapatzeko
ollagor ta eper,
baso satorrak eta
erbi gaztetxoak,
birigarro, zozoak,
beste txoritxoak.
Basoan artu zuen
leku ezkutua,
ala dago gorderik
gure bizartsua:
kateak egozteko
pizti ta egaztiai,
bidea zabaltzeko
este zimurtuai.
Laster zan bai gizendu
mixotxo gurea,
mendian ez du izaten
etxeko gosea.
Dio: —«Au janaria
samur gozatsua!
Errian bizi dana
da txit zoratua».
Katu eremutarrak
ez du nai belarrik,
ez aran, ez mispilla,
ez baso-sagarrik.
Aragi samurretan
dago koipetua,
baraua dadukala
betiko aztua.
Zebillela onela
pozez zoraturik,
dijoaz eizariak
su-armak arturik.
Laguntzat dituztela
eiza-zaunkariak,
billatu ta iltzeko
eper ta erbiak.
Usaika zebillela
txakur bat lurrean,
beingoan gelditu zan
sasitza aurrean.
Zegoan an padarra
ixill ta gorderik.
Txakurrak nai ez zuen
aldatu tokirik.
Eizariak dirade
ingurura biltzen,
ollagor, eper, edo
erbiak irtetzen
ote zuen sasitik,
sua egiteko,
illik, eskuz artuta
brujakaratzeko.
Uste uste gabean
dakuste katua,
sasipe sakonduan
guzia sartua.
Zeuzkala aldamenean
ezurrak ugari,
zala kaltegillea
zioten igarri.
Amorruz ta erneguz
dute arrapatzen,
lokarri sendoakin
gero gatigatzen,
esaten diotela:
—«Eiza-galtzallea!
Emen galdu bear dek
ire bizitzea».
—«Gizonak, zer egin det?
—diotse katuak—
Ager zakizkidatzu
nere bekatuak.
Baldin zuen laguna
banaiz ni onetan,
zertako ipintzea
gaur ni kateetan?».
Agintaria bada
kaltegiñ andia,
nola zigorperatu
lapurtxo txikia?
Lapur artutzalleak
badira lapurrak,
irentsiko dituzte
mami ta azurrak.
Katua eizan
(Zortzikuan)
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 23)
Antxiña erri baten
bizi zan katua
geldi egon biarrez
guztiz gogaitua.
Igesa artu nai dau
ixillik basora,
igaroteko egunak
bere gogo osora.
—«Au zer da, etxekuak?
Emen ni sarturik
egon biar ete dot
bildurrez beterik?
Banua eskaratzera
etxeko jentiak
nigan ditube beti
euren aserriak.
Illinti ta bartzunak
deustez jaurtigiten,
nire lepo azurrak
dira minberatzen:
Au da emoten deusten
eguneko ogija;
ta igaro biar dot
ganbaran bizija.
Narabille etxekuak
sarri illarijaz,
lapurreta guztijak
niri ezarrijaz.
Ezer artu ez daidan
beti nabe zaintzen,
oromaijan okelak
ditube sartuten.
Juaten bada nosbait
gure krijadia
beste leku batera,
eskaratz aldia
txakur baten pekora
da beti gelditzen
itxi nai ez deustala
ara urreratzen.
Katuak biar dabe
bizi ganbaretan,
billatu janarija
etxe saguetan.
Suak erkintzen ditu
ta guztiz makaldu.
Alan gure Mixotxu
Dana da argaldu.
Au da entzuten dodan
soñu betikua.
Gero estaltzen dabe
kontuz lapikua;
atrapau ez dagidan
geli egosija,
eta ase onelan
neure gose andija.
Egun bakezko baga
nor bizi onela?
Obatuago dot nik
iges beriala
mendira egitia
zer jan billatzeko,
sabel ain murritua
nosbait betetzeko.
Esan eban legeztxe
egin eban laster,
eizan atrapetako
ollagor ta eper,
baso-kuijak eta
erbi gaztetxuak,
arratoi, satorrak,
eta txoritxuak.
Basuan artu eban
leku ezkutua.
Antxe dago zelatan
gure bizartsua:
erpiak ezarteko
pizti ta egaztijai,
bidia zabaltzeko
este zimurtuai.
Lastertxu zan gizendu
Mixotxu guria,
basuan ez da aurkitzen
etxeko gosia.
—«Au —diño— janarija
samur gozatsua!
Errijan bizi dana
dago zoratua.
Katu eremutarrak
ez dau nai bedarrik,
ez txermen, ez mispilla,
ez baso sagarrik.
Aragi samurretan
dago eztitua.
Barua an aurkitzen da
Betiko aztua.
Ebillela onelan
pozez zoraturik,
datoz ara eiztarijak
txispaz ornidurik.
Ta laguntzat dakarrez
Eiza zaunkarijak,
billatu ta ilteko
eper ta erbijak.
Usainka ebillela
txakur bat lurrian,
beinguan gelditu zan
sasijen aurrian.
An eguan padarra
ixill ta gorderik;
txakurrak ez eban nai
alde egin andik.
Lastertxu eiztarijak
an dira batuten,
ollagor, eper edo
erbijak urteten
ete daben sasitik
sua egiteko,
eskuetan artuta
brujakaratzeko.
Ustez uste bagarik
dakuse katua
sasipe zokonduan
guztija sartua;
eukazala albuetan
azurrak ugari,
zala kaltegillia
eutseen igarri.
Arin, eta itoka
dabiltz bere billa.
Lokarriz estu eta
dauke erdi illa.
Esaten deutseela:
—«Eiza galtzallia!
Emen galdu biar dok
Eure bizitzia».
—«Gizonak, zer egin dot?
—dirautse katuak—
Agertu egidazuez
Neure pekatuak.
Baldin zuen laguna
Banaz ni onetan,
zetako imintia
ni gaur kateetan?».
Agintari bat bada
kaltegin andija,
zelan zigorperatu
lapurtxu txikija?
Lapur artutzalliak
badira lapurrak,
iruntsiko ditue
mamin ta azurrak.
Katu padarra ta eiztariak
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino, 20)
Antxina erri baten
bizi zan katua
geldi egon bearrez
guztiz gogaitua.
Igesa artu nai dau
etxetik basora,
igaroten egunak
bere gogo onera.
Diño: —«Zer dok gazteak
emen ni sarturik?
Nik egon bear joat
bildurrez beterik?
Sukaldera najoak?
Neska otsegiñak
neureganatzen jozak
bere aserreak.
»Ilinti ta bartzunak
jeustazak jaurtiten,
neure bizkar-azurra
asko minberatzen.
Au dok emoten jeustan
eguneko ogia,
alan artu jaiadan
sabaira-bidea
»Najarabildek gero
sarri ilariaz,
lapurreta guztiak
niri egotziaz.
Asmu zantar onegaz
najoek zainduten,
oramaian oskolak
jeustezak gordeten.
»Iñox iñox bajoak
gure otsegiña
beste toki batera;
baia sugetea
txakur baten pekora
jeustak ak largatzen,
itxi nai ez jeustala
onek urreratzen.
»Katuak bear joek
bizi ganbaretan,
billatu janaria
etxe saguetan.
Suak argaltzen jozak,
ta guztiz makaldu,
alan geure Mixotxu
guztia dok galdu».
»Au dok nik jantzuadan
betiko leloa;
gero estaltzen joek
kontuz lapikoa,
arrapau ez yaiadan
geli egosia,
ta euren jatekotik
ase nik gosea.
»Egun bakezko baga
nor bizi onelan?
Ez dok enetzat obe
iges berealan
mendira egitea
zer jan billatzeko,
sabel ain muritua
nosbait beteteko?».
Katuak asmu ori
artu eban laster,
eizan arrapetako
ollagor ta eper,
satitzak, satorrak, ta
erbi gaztetxuak,
birigarro, zozoak,
beste txoritxuak.
Basoan artu eban
leku ezkutua;
alan dago gorderik
geure bizartsua
kateak egosteko
pizti ta egaztiai,
bidea zabaltzeko
este tximurtuai.
Laster zan bai gizendu
Mixotxu geurea,
mendian izat'eztau
etxeko gosea.
Diño: —«Au janaria
samur gozotsua!
Errian bizi dana
da, bai, zoratua».
Katu eremutarrak
ez dau nai berarrik,
ez aran, ez mesmeru,
ez baso-sagarrik.
Aragi samurretan
dago koipeturik,
barau txarra daukala
betiko azturik.
Onetan ebilela
pozez zoratuta,
doakoz eiztariak
su-armak artuta;
laguntzat dabezala
eiza-txakur zurrak
billatu ta ilteko
eper ta erbiak.
Usainka dabilela
txakur bat lurrean,
beingoan gelditu da
sasitza aurrean.
Dago geure padarra
an ixil gorderik,
txakurrak gura eztau
alde egin arik.
Eiztariak an dira
inguru batuten,
ollagor, eper edo
erbiak urteten
ete eban sasitik,
sua egiteko,
ilik eskuz artuta
burjakaratzeko.
Ustez uste-bakoan
dakusde katua
sasipe zokondoan
guztia sartua,
eukazala alboan
azurrak ugari.
Zala kaltegillea,
trast, eutsen igarri.
Txistuz, barrez, biraoz
deutse eskuz eusten
ta lokarri zaillakaz
errime lotuten.
Esaten bere deutse:
—«Eiza-galtzallea!
Emen galdu bear dok
ire bizitzea».
—«Gizonak, zer egin dot?
—dirautse katuak—
Agertu 'gidazuez
neure pekatuak.
Baldin zeuen laguna
neu banaz onetan
zetarako nozue
alan kastigetan?».
Agintaria bada
kaltegin andia,
zelan zigorperatu
lapurtxu txikia?
Lapur gaisto artzallak
badira lapurrak,
iruntziko ditue
azur ta mamiñak.
|
 |