72.
Otsua eta ardija
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 17)
Baso otatu eta bide ziarretan
ebillela Otso salua
ardijetan ebala gogua,
jausi zan txakurren agiñetan.
Usigi ta odoldurik
itxi eben arerijo senbagakuak
emoten arnasa azkenenguak
erdi ill eta odolusturik.
Denporiagaz zan zerbait sendatu
baña gosia ez jakon amaitu.
Eizarako ez eukan indarrik,
jateko bere ez aragirik:
agiñak daruaz bedarrera,
eta dator ostruak jatera.
Alan eremutarra,
azur ta narru uts eginik
ta baruakaz argaldurik,
ez da orain lengo lapurtzarra.
Baru luziagaz zan aspertu.
Estututen eban gosiak
eta bere sabeleko nekiak
bijotza eutsan lengoratu.
Ardi bat eban ikusi
lar batetik bestera joiala.
Dirautsa diadarrez: —«Erdu beriala,
bada gaixorik nago ni.
Daukat sikaturik neure estarrija
eta tximurturik estiak,
andijak dira nire naibagiak,
amorruzkua daukadan egarrija».
Ardijak deutsa esaten:
—«Gura zenduke nik ura ekartia,
eta ni zeure agiñetara eruatia?
Ez deutsut nik ezer sinistuten.
Estarrija zenduke garbituko,
indarrak onelan artuko.
Onik onenian
sartuko nindukezu sabelian.
Egarri ta gosez ilten bazara
ardijak zorijoneko izango gara».
Au esanda badua
eta gosez ilten da otsua.
Gaiztuetatik gorde buruba,
ez eurakaz euki artu emonik,
ez joko, ez beste esku lanik:
au da ipuin onen frutuba.
Otso gaixotua ta ardi asko-yakina
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino, 15)
Otsoa dabil basoetan
basterrak guztiak galduten,
emen ostu, bestean ilten.
Jausi da txakurren ortzetan.
Eta aginka ebagirik,
itziten dabee gaistoak
galdurik bere lau zankoak,
baia orregaitik bizirik.
Egun ta egun zerbait da ondu
ta estututen dau goseak:
ezteutso emoten eizeak
ta berarragaz ez atondu.
Ardi bat dabil antxe jaten.
—«Ator ona —dirautso otsoak—
erruki bear dok gaixoak.
Ekardak ura ontzi baten».
—«Ura nai dok nik ekartea?
—dirautso urtento ardiak—
Ez arabil eu egarriak; gosea dok, luki, gosea.
Gura eunke, malmutz, garbitu
polito polito zintzurra,
ta atarako neure azurra
ire aginetan apurtu.
Arinik ezin doanean
asmadu dok ire egarria
eta azala errukarria.
Guzur utsa daukak miñean.
Ilgo al az, il, ortxe bertan,
asko-jakin, txar, artosoa.
Ez natxak ni orren zoroa
jausteko eure aginetan».
Bai: bakotxak gorde burua
gaisto deunga guztietatik,
ta euren berba leunetatik,
izan ez dedintzat galdua.
|