www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 37.a

Idizain ta otsuarena

 

        Gizon bat ebillen baso laarrian idijak zainduten ta urreratu jakon ituaz otsua.

        —Zek zakaz ona orren estu ta larri? —esan eutsan idijaoliak—.

        —Ez dakutsu —erantzun eutsan otsuak— zelan darraitan eizarija?. Ez nagizu salatu, arren, ez esan ze bide artu dodan.

        Eskini eutsan idizañak gordeko ebala, ta itanduten beeutsan eizarijak norunz artu eban, erakutsiko eutsala beste bide bat, ta egoteko ardura baga. Arik laster elduzan eizarija idizañaren ondora; itandu eutsan oni norunz artu eban bidia otsuak. Au eguan urrian ezkutaurik zelata ta ikaraz. Erakutsi eutsan idizañak esku ta auagaz otsuak artu ez eban bidia, baña begijakaz ta kiñubaz esan gura eutsan nun eguan ezkutauta. Eizarijak ez zituban ikusi ta aitu begi-kiñubak, ta juan zan otsuaren atzian, au juan ez zan bideti. Orduban, urten eban sasipeti otsuak, ta esan eutsan oni idizañak:

        —Emon egidazuz eskerrak gorde zaitudalako.

        —Bai —dirautsa otsuak—, eskerrak zure ezpan, miñ ta eskubai, baña madarikatuba izan dedilla zure begi gaisto kiñularija.

        Ipuin onek esan gura dau berba laban ta samurrak, bijotz dollor ta tolestuban, diriala kaltetsubak. Auan bat ta bijotzian beste bat, dala gizon malmutz ta dongen natuba.

 

                Askok ditube berba eztitsubak,

                eta bijotzian asmo galdubak.

 

aurrekoa hurrengoa