www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 22.a

Otso, azeri ta tximinuarena

 

        Otsuak zirautsan bein azerijari ostu eutsala berak gero jaateko atrapau eban bildotsa. Azerijak ukatuten eutsan irme ta sendo. Nok epai zuzena emon? Billatu zan orretarako tximinua; entzun zituban onek zinuezanak, alan otso zelan azerijak. Ez ekarren ez batak ez bestiak nok testiganzia emon. Jarri zan, bada, tximinua epaija emoteko aulkijan ta emon eban epai au:

        —Batori ta bestiori zaree lapur galantak, zein guzurti ta gaistuago zarian inok jakin ezin leijan legezkuak. Ez dau otsuak ezer kendu deutsenen agiririk atera; bere esate utsa ez da asko sinistuba izateko. Lapur andi bati sinisterik emoten ez jako lege zuzenetan. Besteti, azerijak ukatuko eban egin baleu bere. Alan zagoze bakian, amaitu bedi onenbestegaz auzi au ta bijok geratuten zaree susma dongaan buruba garbitubaga.

        Ipuin onek dino guzurti ta lapurrak ez dabeela izan biar sinistubak. Donga ta okerrian artuba dala beti donga ta okertzat ezagutuba. Gizon egija zale, ta besteti zuzenak, gustija daukala eginda sinistuba izateko.

 

                Gizon gaisto ta lapurra,

                dan dana guzurra.

 

aurrekoa hurrengoa