www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 59.a

Esopo Ipuingiña ta Mutil lotsagaistokua

 

        Mutil azartu ta lotsabagako batek jaurtigi eutsan bein arrikada bat Esopo ipuingiñari. Erantzun eutsan:

        —Ainbat obe, ta autsa lauko bat esker alderako; ez jaukat geijago; baña nik erakutsiko deubat zelan laster aberastuko asan. Or jaatok gizon andiki diru asko duna: jaurtigi egijok niri legez beste arrikada bat, ta lauko baten ordian emongo deusk gitxienez amaseiko bat, ta biar bada kapela bete urre-diru.

        Zoro zororik jaurtigi eutsan andiki aberatsari bere arrikadia; baña nos artu uste eban diru pillo bat, artu eben katigu; ezarri eutseezan burdin-lokarrijak; sartu eben gela illun ta atsitu batian, ta azkenik atera eben urkamendirako.

        Ipuin onek erakusten dau, ez dabeela beti dongaro eginak ondo urteten, nos edo nos ondo urteten bada bere lurrian. Ikusija gaiti donga batzuk diriala zorijonekuak, aberastuten diriala bide okerrez, ez dogula ibilli biar alanguen oñatzetati. Itxasuak beste gora bera ditubala gizonen zorijak: nos gitxien uste dan jagiten dira laño astunak, bisuts itxugarrijak, olatu arruak, ta goiti truiju gogorrak, zeintzuk ondatu daruen ontzi argala, ta eruan uren sabelera barruban juazanak.

 

                Dabillen dabillen gaisto azartuba,

                izango da galdu-ondatuba.

 

aurrekoa hurrengoa