www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 16.a

Txakur-eizako ta ugazabarena

 

        Gizon eizari batek eukan erbi-txakur aleban artian edo gaztetako urteetan lagundu eutsana ezin obeto bere eizaan. Zaartu, adore bagatu ta astundu zan txakur gaixua, geratu bere bai oi utsakaz, agiñak jausi jakozalako. Guztiaz bere, artu eban erbi bat abijan lo eguala. Baña zelan agiñik iraatsi ezin eutsan, igesa artu eban erbijak indarka ebillela oi utsetati errazto urten da. Aserraturik ugazaba, esan eutsan:

        —Ezetako gauza ez zara, zetako zaitut nik ogija alperrik jaateko baño?

        Esatenda erantzun eutsala txakurrak:

        —Jauna, urte askuak zaartu nabee, ta dakusan legez agin baga nago. Nos bait, neure urte onetan biar egin neutsan erbi asko ill eragiten, ta orduban ona nintzan, asko gura eustan ta diru gitxigaiti salduko ez nenduban. Eta orain egingo deust agiraka ta esan gauza ez nasala ezertako, ikusirik ezin dodala geijago? Gomutau bedi nire gaztetasuneko egitadaakaz, erruki izan nagi ta ez orrenbeste berbaz zapaldu.

        Ipuin onek erakustendau argiro gazte egunetan biar giña izan danari ez jakola erakutsi biar mukertasunik zaartzaan ezin dabenian besterik egon baño. Ugazabak artubiar ditubela ondo ta errukiz otsein edo ogituko zaartuartian leijalak ta biar giñak izan dirianak, ez bota kanpora aterik ate ogija billatutera; eta errazoe geijagogaz umiak biar deutseela lotsia gorde, arpegi ona erakutsi ta laztan izan guraso zar biarrik ezin dabena.

 

aurrekoa hurrengoa