www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

        71.

Atsua eta ispillua

 

                        (J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 22)

 

Atso bekoki zimur, begi gorrija,

bizartsu, baltz, ernegarija,

argal, erren, larogei urtekua,

oi, ortz eta agin bagakua;

bestetik barriz bekarrez betia,

urdin ta zuri egiñik ulia;

surrautsagaz loiturik

eta muskillagaz koipeturik:

betseiñetan zirudijanak katua,

eta bere bizarretan sagua,

ezin zatar itxusijago izanik,

ez eban entzun nai zan lakua zanik.

Diño: —«Betor ispillua

ikusteko emen neure burua».

Ikusten dau zuzen-zuzen egija,

eta diño: —«Ispillu guzurtija:

emon jat barre egiteko,

eta ez nazana dala esateko?

Dago bada gaizki egiñik,

ez deust erakusten agiñik.

O guzurtija!

Nun dok nire matralla zurija?

Nun azal garbi ta leuna?

Gau egiten dok ik eguna;

bela baltz bat, eperra:

itxusiten dok ederra:

Gaztiak dituk zaartuten,

gorputz lirañak makurtuten.

Ausiko aut nik ostikopian;

ez az egongo, ez, nire etxian».

Alan dau egiten,

ta bere teman da geldituten.

Ipuiñian deusku esaten atsuak:

 

Bakotxa bizi dau bere zoruak.

Ez da ezagutu nai burua,

ez entzun egija diñuanik;

ezta sinistu bere berba onik:

ta ausi nai da ispillua.

 

 

Atso ezain, burua eder egiten ebana

 

                        (J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino)

 

Atso azal tximur, begi gorria,

bizartsu, baltza, eta sur andia,

argal, makur, laurogei urtekoa,

eta aoan agin bakoa

Bestetik barriz zan piztaz betea,

ta zuri eukana ullea,

Beiseiñetan zirudian katua,

Bizarretan sagua.

Ezin zantar-ezainago izanik

eztau entzun nai alan danik.

Diño: —«Zer da au? Betor espillua,

ikusteko neure burua».

Ikusten dau bada zuzen egia

—«Espillu guzurtia!

—diño— Emon jat barre egiteko;

eta ez neu nazana esateko.

Dago ezpillu au txarto eginik:

ez deust erakusten aginik.

Guzur uts! Ene matralla zuria

non dok? Non azal leun-garbia?

Ik gau baltz egiten deustak eguna,

eguzki argia iluna,

bela baltz eperra.

Ezainduten dok ederra,

neskatxi gazteak dozak zartuten,

gorputz lirañak makurtuten.

Ausiko aut, ausi, ostikopean;

ez aut ikusiko, ez, etxean».

 

Bakotxa bizi dau bere zoroak,

orixe dirausku atsoak.

Ez dogu ezautu gura burua,

ez entzun egia diño'nik,

ez sinistu berb'onik,

eta ausi nai da espillua.

 

aurrekoa hurrengoa