www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 50.a

Nekezale ta Idiskuarena

 

        Nekezale baserriko batek eukan Idisko mardo, alper ta ezi bagia; ta eretxirik eziko ebala buztartuten beeban idi baketsu, otzan ta biarrera ekandubaz, imini eban onegaz buztarri baten. Idiskuak, ikusi ebanian iduna katigu, asi zan orruaz; ta indarka bota eban bere lepoti buztarrija ta asi zan esetsi gurarik albuetan egozan guztijai. Ikusirik jaubiak Idiskuaren uzutasuna, katigatu eban oñetati besuetara; ebagi eutsazan adarrak atz bi edo iruban iñori gatxik ez egijon, ta biurtu eban buztarrira, uste izanik alan bezauko zala. Asi zan Idisko gaistua ostikoka; ateraten eban lurrian autsa, zeñegaz erdi itxututen zan jaubia. Alango baten ernegaurik, ta begijak autsetati garbiturik, esaten deutsa abere uzubari:

        —Bajaakijat ezin juadala ezer igaz; alperrik nekatu nasala i bezau ta ezi gurarik; ez daguala iretzat ez makillarik, ez buztarririk; baña egun gitxi barru beratuko deusk arrotasuna aragi-epalliaren mallubak.

        Ipuin onek dino, gizon uzu, natu txar ta aziera dongakuentzat belu datozala agiraka, zemai ta zigorradak; diriala oneek zezen gaistuen irudikuak, zeintzubentzat alperrak dirian diadar ta jotiak. Onelanguak bakarrik ezten diriala edo presondegi gogorretan katiakaz, edo, obeto, urkamendiko abian.

 

                Gaisto gogortubaren ezibidia,

                da urkamendira eruatia.

 

aurrekoa hurrengoa