www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 49.a

Mika egarri zan batena

 

        Egarritu zan Mikia, ta urten eban ur billa. Eldu zan iturri sakon batera, nun edan ezin eukian. Ikusi eban albuan nor baitek urez beteteko ekarri eban galletia, zeñek ez eukan urik berak artu eikian terzijuan, ta bai zerbait beerago erdi betia baño ez egualako.

        —Au zer da! —zinuan—. Iturri sakonera jatsi ezin, galletako urera eldu ezin, ta uraren onduan ni egarrijak erreten? Zer egin nei?

        Asmau eban arri koskoz galletia betetia urari galletan igon eragiteko. Asmau ta egin: ekarri zituban bein banaan arkoskuak, ezarten zituban galleta barrura; ura igonaz etorren, onduan arrijak geratuten ziriala, ta arrijak botiaz, igon eragin eutsan urari berak errazto artu ta gura beste ur edan artian.

        Ipuin onek darakusku, asko daikeela gizonak burubari nekia emonaz nekatu baga ezer egin ezin dabeen gauzeetan. Esku indarra baño geijago dala buru on ta azkorrekua izatia.

 

                Goituko dozu ezin egiña,

                baldin bazara asko jakiña.

 

aurrekoa hurrengoa