www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 39.a

Aragi-epalla ta aarijena

 

        Aari asko ebilzan larrian alkarregaz aldra bat egiten ebeela. Etorri jakeen okela- saltzalla, epalla edo karnazeruba; ta arturik euren arteko bat, eruan eban, bestiak kalte gitxi zalako txitik egin baga. Alan eruan zituban bein banaan ezer egiten ezpaleu legez, ta geratu zan aari galant bat bakarrik, ta oni eskuba ezarteko unian, esan eutsala dinue:

        —O gure arerijo odol zalia! Eruan dituk nire lagunak, ta ator orain bakar geratu nazan au eruatera eure gañibet odoldubaz niri bizitzia errukiren apur baga kenduteko. Geuria da erruba; alkar ondo artu bagendu, lenengo etorri intzanian esetsi bageunsk dirianok topeka adarrakaz, kenduko endubagun oneetarik ta gordeko genduban guztijok bizitzia.

        Ipuin ederra ikasteko zelan alkar ondo artu biar dabeen erri ta etxe batekuak, ta artuteko besteen gatxa geuri egintzat. Ari mee bat eten errazada; asko alkarregaz biurtuten badira, nok beinguan eten? Bata bestiari eratsita egiten da soka lodi ta sendua, bein banaan artu ezkero erraz eteten bada bere. Alan egingo bagendu, ez liratez ainbeste bando, auzi ta ezin ikusi izango. Aarijai ainbat kalte etorri bajakeen alkar ondo ez artubaz, edo alkarri ez lagundubaz, zer alkarregaz burruka ta alkar banatuten asi balira? Galduko zirian inok gatxik egin baga bere.

 

                Arriskubari aurrez begijak ezarri,

                kalte andijak ez ditezan etorri.

 

aurrekoa hurrengoa