 |
Ipuin 34.a
Gizon ta asto batena
Gizon batek, zerbait irabazi gurarik, ezarri eutsazan asto bati lapikoz beteriko zarabi, ta eldu gura eban ainbat lasterren erri batera, nun eguan saldutegi edo perija txito entzuna. Astuari ibilli eragin gura eutsan aleban baño geijago; orretarako manketan eban makillaka. Asto gaixua geruago ta nekezago ebillen. Pisu andija, jan argala, makillada gogorrak isten eben adore baga, ta zinuan:
—Ai, illda banengo! Edolan bere beinguan amaituko litxakedaz atsakabe guztiak.
Alango baten jausi zan illik, ta ausi jakozan gizonari lapiko asko. Asi zan biraoka, erneguz; esesten deutsa asto illari makillada barrijak ezarten, illda bere parketan ez eutsazala. Besterik ezin eginda, eratzi eutsan astuari narruba, beragaz egin zituban arrazko ta galbaiak, ta erabilzan zapalduten eten ta apurtu arteraño. Gizonak urten eban kalte gogorrakaz, astua galduta, lapikuak ausita; ta etxakozan tratu dongaak amaitu astoari eriotzia eskatubaz ta jaretsiaz.
Ipuin onek erakusten deutsee batzubei, ez irabazi zaleegijak izaten, ez aldan baño neke geijago artu eragiten otsein ta azpikuai; ta beste batzui, ez eriotzia euren burubai erneguz ta irrituz opa izaten. Erijotza dongaro izanaz, ez dira atsakaba guztiak igaroten. Kristinau batek begiratu biar deutsa bildur onaz erijotziari: etorkizunak erakarri biargaitu ez ernegetara atsakaben artian, ta artutera eruapenaz ta bakiaz lurreko naiezak edo mingostasunak.
Eriotziari erneguz deitutia
ez da atsakabati alde egitia.
Irabazi gura dabenak larregi
urtengo dau galdubegi.
|
 |