Ipuin 20.a
Euli ta manduarena
Burdi bat eroian mando bati, jarri jakon eulija burtolian ta esaten deutsa:
—Mando zantar ta astuna, abil arinago, ezpabere neure ao eztenaz odoldu ta igituko aut.
Aserratu jakon mandotzarrari piztia zital batek alan zematu biar ebalako. Erantzun eutsan, bada:
—Ezin gatxik egin badeunat bere, ez jeustan ardurarik ire usigi ta eztenkada txatxarrak gaiti; gogaitkarrija az, baña ez najon odol apur batek ikaratuko. Neure gañian juatan mandazaiñaren zigorradak bildurrago egiten najone. Onen zigorrada edo ugal orapillotubaz emoten jaustanadazan zartadak atera daruadaz zanbro gogorrak.
Txikarrak dira arrotuten,
eta andijak irrituten.
|