67.
Katamotza ta txakurra
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 7)
(Ibañez de la Renteria, Fábulas en verso castellano. 50)
Kaijola burdintsuban
katamotz uzu bat eguan sarturik
Ekusala txakurra ondo askaturik,
kate baga, jolas eta parlanzuban.
Desbardintasuna ikusi ebanian
sartu zan kata-motza aserrian,
zeruba besuakaz gura eban artu,
ta eukazan burdinak urratu.
Dino, bada, diadarrez,
biraoz, araoz, orruaz ta aserrez
—«Zelan ni, ain itzaltsu ta arina izanik,
nago emen ain estu ta katigu?
Zara argal, erkina niretzat zu,
ez dozu nire aginte, atzamar, ez zanik.
Daukazu, guztijaz, aldi gozagarrija,
ara ta onako bizitza ibiltarija.
Eta ni atsakabez,
burdin barruban naukeela bildurrez.
—«Ondo da —dino txakurrak—, ez zurtu
egotiaz zu orrelan, ta ni askatu.
Zu zara atzapartsu odol zalia.
Ni barriz, gizon ta etxe zainlia.
Ez paziña bere alakua
ezin ni izan neinde zu baxen gaistua.
Bazter guztietan sartu daruazu izuba
zarialako malmutz, erale ta uzuba.
Iñok ez dauka, ez, nire bildurrik.
Agaiti nakutsu orain ain askaturik».
Moralidad
Zetako dira indar ta putzak lurrian
izango badira beti geure kaltian?
Bazara kata-motza legez kaltetsuba
izango bere zara gero katetuba.
Kata-motza ta Zakurra
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 6)
Kaiola burnitsuan
Katamotz uzua zegoan sarturik,
zekusala txakur bat pozturik
kate gabe, jolas, eta parlanzuan.
Desberdintasuna ekusi zuenean,
sartu zan katamotza aserrean,
zerua besoz nai du arrapatu,
eta zeduzkan burniak urratu.
Diotsa bada deadarrez,
biraoz, araoz, eta aserrez:
—«Nola ni ain itzaltsu ta ariña izanik
naukate emen estu, ta gatigu?
Zera nerekiko argala zu,
Ez dezulako nere atzapar, ez zañik.
Dezu ala ere aldi gozagarria
Ara ta onako bizitza ibiltaria.
Berriz ni atsekabez,
burni artean naukatela beldurrez».
—«Ondo da —dio txakurrak—, ez arritu
egotea zu orrela, ta ni askatu:
zera atzapartsu ta odol zalea,
ni gizon ta etxeen gordetzallea.
Ezpaziña ere alakoa,
ezin izan nindeke zu bezein gaiztoa.
Sartzen diezu guziai beldurra:
egia da au, ta ez gezurra.
Zertako dira indar ta putzak lurrean
izango badira beti gure kaltean?
Zenbat obeago bigun izaitea,
ta biotz errukitsua agertzea?
Ez dezu nai katearik?
Ez bada inoiz egin kalterik.
Katamotz uzu kaiolatua, ta txakur etse-jagola askatua
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino)
Kaiola burdintsuan
katamotz uzua dago sarturik,
dakusala txakur bat pozturik
kate bagarik, eta parlantzuan:
Gora-beera au ikusi ebanean
sartu zan katamotza aserrean.
Zerua berez nai dau arrapatu,
eta eukazan burdiñak urratu.
Dino, bada, deadarrez
(biraoz, ta araoz, ta) asarrez:
—Zelan ain itzal-arina n'izanik,
najaukek emen estu ta katigu?
Niretzat, az, txakur, gauz'ez, katibu,
ez doana ez erparik, ez zanik.
Alan bere, ire alegerea!
Ara ta onako eure bizitzea!
Ni barriz atsakabez
burdina artean emen naibagez...
—Ondo dok —diño txakurrak— (parkatu)
egotea eu orlan, ni askatu.
Az erpatsua, ta odol zalea:
neu gizon etxeen jagontzallea.
Ta ezpaintz alangoa
ez natzak ni eu baxen mistoa.
Euk sartzen deutsek guztiai bildurra:
egia dok au, eta ez guzurra».
Zetakoira indar-putsak lurrean
izango baira norberen kaltean?
Zeinbat obe biguntxu izatea
ta biotz errukiorra agertzea?
Ez dozu nai katerik?
Ez bada zuk iños egin kalterik.
Katamotza eta txakurra
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 4)
Kaijola burdiñazkuan
katamotz bat eguan sarturik,
ikusten txakurra ondo askaturik
katee baga, jolas ta parlantzuban.
Desbardintasuna ikusi ebanian
sartu zan katamotza aserrian.
Zeruba besuakaz nai dau artu
eta eukazan burdiñak urratu.
Dirautsa diadarrez
biraoz, araoz, erneguz ta aserrez:
—«Zelan ni, ain itzaltsu ta ariña izanik,
nago emen ain estu ta katigu?
Txakur zatarra, zer zara zu?
Ez daukazu nire atzapar, ez zanik:
daukazu bizitza gozagarrija,
ara eta ona ibiltarija.
Eta ni atsakabez
burdiña artian nauke bildurrez».
—«Ondo da —diño txakurrak— ez ikaratu,
egotiaz zu orrelan eta ni askatu.
Zara erpekari ta odol zalia;
ni gizon ta etxe gordetzallia.
Ez baziña bere zu alakua
ezin izan nindeke zulako gaiztua.
Bazter guztijetan sartzen dozu izuba
Zarialako malmutz, eralla ta uzua
Ez dauka barriz iñok nire bildurrik.
Agaitik nakutsu ni askaturik.
Zetarako dira indar ta putzak lurrian
izango badira gero geure kaltian?
Ez dozu nai katerik?
Ez bada iñoz egin kalterik.
|