Ipuin 46.a
Iñurri ta Txirriskiarena
Neguko egunetan Iñurrijak ateraten zituban galgarau gordiak eguzkitara, barruban laarregi ezkoturik erne ta usteldu ez ekijozan. Ikusi eban onetan Txirriska soñularijak, ta eskatu eutsazan garau batzuk. Erantzun eutsan Iñurrijak:
—Neure maitia, zer egin dozu udan negurako batu baga?
—Ez neban astirik euki orretarako, ibilli nintzalako soñuba joten basuetan —dirautsa Txirriskijak—.
—Ondo, bada udan olgau bazara soñuba joten, igaro egizu neguba dantzeetan.
Alan erantzun ta itxi eban Iñurrijak sabel gosiaz.
Ipuin onek erakusten deutsee alperrai zelan biar egin biardan bere sanjeetan gosia ilteko, edo zer jan gero eukiteko.
Alperrak eukiko dau gosia,
eta solua zalgaz betia.
|