74.
Arraintzallia ta arraintxua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 27)
Arraintzalliak bota eban saria,
bijaramonian dana arraiñez betia
egongo zalako uste osuagaz,
aztu bere zan bere lo gozuagaz.
Jagi zan oetik goxian,
ez eban nagirik aldian.
Badua jasotera,
zenbat artu eban ikustera.
Damuz beterik dau ikusi
ez zala beste arrainik jausi
ezpada txibija bakarra.
An zan ernegu ta diadarra,
eta esatia:
—«Onetarako bota dot saria?
Txibija batgaitik gaba galdu
eta pozez ez ezer nik apaldu,
luak daruauztazala begijak,
sabela jausiten gose andijak...?
Semearen galdua!
Nekatuen artian nekatua!
Onelan eguala ernegetan
ta biraoz bazterrak betetan
esaten deutsa ikaraz txibijak:
—«Gizon ona, kendu niri lokarrijak.
Itxasora orain bota nagizu
Nosbait damutuko ez jatsu:
andija eginik ikusiko nozu,
saria barriro ezarriko dozu
itxas bazterrera;
etorriko naz zure sarera
andi, mardo gizendurik.
Ez deutsut esaten guzurrik.
Txibija bat... Ze izatekua!
Apari bestelakua
egingo dozu gaur gabian!
Obe ez da datorren urtian
nire jaube izatia,
eta apari galant bat egitia?
Etorriko natxatsu lagunakaz:
zuk orduan nigaz ta bestiakaz
artuko dozu diru andija
eta esango: —«O txibija
leijal, egijati ta berbakua!
Sinistuten ez deutsuna da erua.
Sinistu neutsun ordu onian,
imiñi nozu gaur egun obian».
—«Odol baltz, txiki ta zitala,
ill biar dok orain beriala.
Iri sinistu nik?
Ez dok ikusiko beste egunik.
Obe da arrain txiki bat eskuan
baleia baño, au itxasuan
dabillela batetik bestera.
Erdu ona orain neure etxera.
Etorriko dan ogijak, noz gosia
kendu dau? Eta noz asia
itxi sabel argal makaldua?
Burdunzira, zital galdua.
Alan dirautsa arrantzalliak
Baita bere ipuin asmatzalliak.
Asko ta asko izanguak
ezer baga ditu itxi:
Eskukua gorde beti:
zerbait dauka orainguak.
Arrantzallea ta txibi bakarra
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino, 31)
Arrantzalleak bot'eban sarea
biar dan-dana arrañez betea
egongo zalakoan:
lorik bere ein ezinik egoan.
Jagi zan goxean goxetik
nagi andi bagarik oetik,
ta doa jasotera
zeinbat artu eban ikustera.
Dakus, baia, damuz beterik
etzakola jausi besterik,
ezpada txibia bakarra.
Antzan ernegua, ta an deadarra
eta an esatea:
—«Onetaako ezarri joat sarea?
Txibia bategaitik gaua galdu,
ta pozen zoroz ezer ez afaldu?
Noan guzti au najaroiala loak;
ta sabela ilten jan baakoak?
Semearen galdua!
Nekatuen artean nekatua!».
Onelan eguala ernegetan,
biraoz bazterrak betetan,
esaten deutso ikaraz txibiak:
—«Gizon ona, ken niri ariak.
Itxaso-bidea emon'gidazu:
nosbait nos damutuko etzatzu.
Egingo naz txibi eskergea,
botako dozu barriro sarea
itxaso basterrera;
etorriko natzatzu sarera
andi, mardo, gizendurik,
ez deutsut sartuko guzurrik.
Txibia bat, ze izakaria!
Zelan zuk nigaz afaria
egingo dozu gaur gabean?
Ez dozu obe datorren urtean
neure jabe izatea,
ta apari galant bat egitea?
Etorriko natzatzu lagunakaz
zeuk orduan arrañakaz
aterako dozu diru andia,
ta esangoozu: Ai txibia
egia-zale ta berbakoa!
Sinist' ezteutsuna da eroa.
Sinistu neuntsun ordu onean:
imini nozu gaur egun obean».
—«Bai, euri sinistu nik?
Ez dok ikusiko beste egunik:
obe dok arrain txiki bat eskuan
balea baño, au askatuan
bajabilk batera bestera.
Ator eu orain ene etxera.
Nox geroko ogiak, nox gosea
kendu dok? Eta nox asea
itzi sabel argal makaldua?
Burduntzira, zital galdua».
Asko ta asko izangoak ezer baga itzi dituz:
eskukoari eutsi zuk
badau zerbait oraingoak.
|