 |
63.
Otsua eta antxumia
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 3)
Aunz bat joian basora
antxumia etxian itxirik,
ondo gorde ta kortaturik
urten ez eijan kanpora.
—«Kontu —dirautsa—, ez urten
neu etorri artian
eta inor bada atian
oles oles egiten,
ez edegi beinguan
lenaz ikusi bagarik
eta ondo azterturik
an nietenaguan».
Zelata eguan otsua
esan eutsana entzuten;
baña gosiak estututen
eban irme gaistua.
—«Antxumiaren aragija
niretzat da samurra,
baña biar da guzurra
neuretuteko giberrija».
Eldu jakon, bada, atera
aunz-amaren illetiaz,
dei egin ta ateriaz
eruateko autzera.
Antxumiak dauka goguan
bere amaren esana,
amorez esan eutsana
basora jakon orduban.
Ate inzirrikatuti
daruaz bere begijak;
darakutsa argijak
barruko ate osteti
zala bere arerijua,
ez bere ama maitia:
—«O otso traidoria!
Zein asan bai gaistua!».
Alan dirautsa otsuari
leku ondo gordeti.
Eta zer gero beti
esan biar jako gaztiari?
Moralidad
Ondo artu goguan
zar onen konsejubak,
ez euki, ez, aztubak
esturako orduban.
Otsoa ta antxumea
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 2)
Aunz bat zijoan basora
antxumea etxean itxirik,
okulluban ondo gorderik
irten ez zezan kanpora.
—«Kontu —diotsa— ez irten,
biurtu nadin artean:
eta iñor bada atean,
oles, oles egiten,
ez idiki beingoan:
zaude iratzarririk,
ta begiak idikirik,
ni an ote nagoan».
Zelata dago otsoa
esan ziona aditzen,
baña goseak estutzen
zuen agitz gaiztoa.
—«Antxume aragia
—dio— da txit samurra;
baña bear da gezurra
neretzeko giberria».
Dijoa ixillik atera
aunz amaren soñuaz,
asmo gaiztoz artuaz
ta onela arrapatzera.
Antxumeak du gogoan
Bere amaren esana
asko maitez emana
basora zan ondoan.
Ala atearen zirritutik
daramazki begiak
ta erakusten dio argiak
zegoan leku ezkututik,
zala bere etsai otsoa,
ez bere ama maitea.
—«O malmutz goseberea!
Zein aizan i gaiztoa!».
Ala gogoz kortatik
Diotsa bere etsaiari.
Eta zer ipuiak gazteari?
Entzun beza bertatik.
Artu bear dira gogoan
zar jakintsuen esanak
kalte artuz eman diranak.
Ez utzi iñoiz alboan.
Aume ondo azia ta otso galtzallea
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino, 30)
Auntz bat doa basora
aumetxua itzirik
kortan ondo gorderik
urten ez din kanpora.
—«Biotz —amak—, ez urten
neu biurtu artean.
Iñor bada atean
oles, ao egiten,
ez idigi beingoan.
Ago, gaixo, zuurrik,
ta begiak zabalik
ea ni ete noan.
Zorozten dago otsoa
berbok zeatz entzuten;
eban baia larritzen
jan bearrak gaistoa.
Diño: —«Dok aumekia
gozoa ta samurra:
bear joat guzurra
jateko giberria».
Geldi geldi atera
auntz amaren soñuaz
dator, adi gaistoaz
ortz artean artzera.
Aumeak dau gogoan
amaren esan ona
ondo guraz emona
basorako zanean.
Ta olen idigitik
ak eginik begiak,
darakutso argiak
sasiaren osteitik
otsotzar salobrea.
Eta atzea emonik
dirautsa: —«Ken, ken ortik:
bajazauat tresnea».
Umea gurasoak
Jaunaren bildurrean
azi baleu: ak bertan
igarrita, gaistoak
uxatuko lituke.
Gurasoen errua
izan doa, bestera
umek egin baleike.
Ipuiñ bera bestera aldatuta
Aume esan-onekoa ta otso gaistoa
Auntz bat bajoian basora
aumea kortan itzirik
txito ondo erakutsirik
ez urteteko kanpora.
—«Laztan —dirautsa— ez urten
neu najatorren artean,
ta norbait badok atean
oles, pitika, egiten
Ez euk idigi beingoan.
Ago, txintx, iratzarririk
ta begiak idigirik
ni an ete najagoan».
Dago zelata otsoa
esan eutsana entzuten;
baia goseak estuten
eban irrime gaistoa.
—«Ai, ai! Aume-aragia
—diño— ze gozo samurra!
Baia bear dok guzurra
neuretzeko giberria».
Doa ixilik atera
auntz amaren soñuagaz
asmu gaistoz artuagaz
onelan arrapetara.
Aume zurrak dau gogoan
amaren esan ain ona
asko gurata emona
basorako zan ondoan.
Ta atearen zirritutik
egiten ditu begiak
nor darakutsan argiak,
eta dakus ezkututik
Arerio tzar otsoa
eta ez ama maitea;
—«O, malmutz goseberea!,
Ta zein azan i gaistoa!».
Alan dirautsa kortatik
aume onek otsoari.
Zer ipuiñak gazteari?
Entzun, entzun berpertatik.
Artu beitekez gogoan
zar jakinen esan onak,
kalte-artuak emonak
t'ez itzi iñox alboan.
Otsua ta aumia
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 2)
Auntz bat joian bein basora
aumia etxian itxirik,
kortan ondo gorderik,
Urten ez eijan kanpora.
—«Kontu —dirautsa—, ez urten
etorri nadin artian;
eta iñor bada atian
oles, oles egiten,
ez ari idigi beinguan.
Zagoz iratzarririk
ta ondo begiraturik
oleska nor ete daguan».
Zelatan dago otsua
esan eutsana entzuten;
baña gosiak estututen
eban sendo gaiztua.
—«Aumiaren aragija
da —diño— guztiz samurra;
baña biar da guzurra
neuretuteko giberrija».
Badua ixillik atera
auntz amaren soñubagaz,
asmo donga au artubagaz
eruateko autzera.
Aumiak dakar gogora
zer esan eutsan bere amak,
amodijo andija eutsanak,
juan zanian basora.
Alan ate inzirrikatutik
zuzentzen ditu begijak:
erakusten deutsa argijak
eguan leku ezkututik
an eguala otsua,
ez bere ama maitia.
—«O malmuts goseberia!
Ez naukak ni or artua!»...
Alantxe ezkututik
zirautsan otsuari.
Zer ipuiñak gaztiari?
Entzun egizu bertatik:
Biar dira goguan artu
zaarren erakutsi onak,
ondo pensauta emonak;
ta ez iñoz eurakaz aztu.
|
 |