87.
Otsua eta azerija eizan
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 25)
Otsotzar bat eta azerija,
billatu nairik euren janarija
ebiltzan basuan eizian
bata bestiaren pozian.
Otsuak artzen zituen txaltxuak,
alan urruza, zelan idiskuak;
ta nosbait basaurdekumiak
aragiz betetako leza umiak.
Azerijak ez eukan indarrik
itoteko idisko, ez urruzarik.
Bildurtuten eban basaurdiak,
eta ezin artu eutsezan umiak.
Eperren bati beutsan jarraituten
laster eutsan onek egan egiten.
Alan eguan argalik gizajua,
eta gizen-gizenik otsua.
Juan zan onen leza aurrera
palaguz ta erreguz esatera:
—«Otso prestu eta neure Jauna,
aspaldijan zaitut ezaguna.
Badakit zariana guztiz prestua;
ez dollor, zeken, esku estua.
Ugari daukazu aragija,
kendu egidazu arren sabelerija.
Artu nai badozu otseiñik,
ni baño nor zuk obagorik
aurkitu ziñaike lurrian?
Artu nagizu gaur zeure etxian.
Nik eiza deutsut billatuko,
zuk gero dozu atrapauko.
Bijuen onian
zer jan izango da gure etxian».
—«Azeri askotako ta mausarija:
ik jan nai dok emen aragija
—dirautsa otsuak— ene lepotik.
Ken akit begijen aurretik.
Otsein ederra
izanik ibiltari ta alperra!
Bestetik az lapur zitala:
itxiko nindukek beriala
aragi baga leza onetan
ik eginik emen lapurretan.
Ez juat, ez, nik ire biarrik;
nire beso ta agiñetan bajuat indarrik».
Alan dirautsa otsuak, ta azerijak
leza atetik ikusirik aragijak
amorruz suturik:
—«Zer! —diño— Ez dago niretzat errukirik
etxe aberats onetan?
Ez da gaur bene benetan
egongo bizirik
emon ez deustana janaririk.
O otso zatar, zeken ta salua!
Guztijak deue iri gorrotua».
Au esaten eban azerijak bere artian
ta goguan erabillan bitartian
zelan otsua galdu
ta bere aragi gordiakaz apaldu.
Agur on bat eginda juan zan,
otsua itxirik bere lezan.
Ikusi zituen urrengo egunian
ebiltzela eiztarijak urrian.
Bajuako otsuari etxera
asmo gaiztoz oni esatera:
—«Iges egizu emendik, adiskidia
galdu nai ezpadozu bizitzia.
Emen dira artzain eta txakurra:
egija da bai, ta ez guzurra.
Erdu neugaz toki ezkutura».
Zan eruateko arerijuen lekura.
Sinistu zituen otsuak
azeri zitalaren asmuak,
eta ero erorik
darua bizitzia galdurik.
Azerijari deutsa jarraituten,
ta eiztarijak dabe ikusten.
Jaurtigirik berun bolatxua
ezarten dabe lurrera otsua.
Zauritu ta galdurik eguala
ezagutu eban damuz beriala
saldu ebala azeri gaiztuak
atrapetako aragi lezakuak.
—«Nun az —diño—, pistija zitala?».
—«Emen naijagok, zeken, zatarra.
Izan baintz prestu ta emollia,
Ez nintzuan izango ire galtzallia.
Ill adi or oñazez beterik.
Ez dok odola baño besterik
Ire zan gizenetan.
Bakia emongo dok baso oneetan».
Zer itxaron leike azkenian
dollorkerija dabenak bijotzian?
Zeken, zikotz, zizku estua,
prestubez, ta esku laburrekua
—da bai egija antxiñakua—
izango dala azkenik galdua.
|