www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 30.a

Basauntz ta eizarijarena

 

        Iturri baten edaten eguala basauntza, ikusi eban uretan bere adarren kerizia. Asi zan arroturik bere buruba askotzat eukiten.

        —Nor —zinuan—, ni baxen ederrik? Nok agertu nire buruban daukadan legezko apaingarririk?

        Begiratu zan oñetara ta, bijotza jausi-jausi eginda:

        —Oneek dira berna argal, mee ta gauza-ezak!

Onelan eguala poztu ezinda dantzuz txakurren zaunkak, ta buruba jasorik dakus eizari bat txakurren ondoren. Igarri eutsan bere billa etozala, ta oñak arin artuten dau igesa txakurrak artu ezin eukeen arintasunaz. Sartu zan baso baten, ta zelan egozan tantai ta arbola adar asko larrez katigatubak, ezin ibili zan; buruko adarrak katigu geratuten jakozan arbolen adarrakaz. Beerraikozan txakur ta eizarijak, estututenzan ezin ibillijaz, adarrak askatu ezinda.

        —Ai —zinuan—, buruban ezpaneukaz adar galdu biar nabeen oneek, ta zelan barre egingo neuskijuen txakur ta eizari guztiai! Nire oñak ez daukee bardinik arin egitian. Nik uste neban gauza andi bat neukala buruko edergarri au eukijaz, ta ernegetan neban oñen argaltasun edo meetasuna ikusita. Orain dazaut, neure kaltian, oñak ditudala neure burubaren gordegarrijak, ta adarrak ondagarrijak.

        Onetan eguala jaretsi eben txakurrak eizarijakaz batera.

        Ipuin onek erakusten dau, ez dazaubela gizonak askotan zer dan eurentzat txaarra, zein ona. Ontzat daukeezanak diriala kaltegarrijak, ta txaartzat dagozanak onak. Aberatsak uste dau diru asko eukita dala zorijonekua. Sartuko jako etxian lapur bat, eruango deutsa daukana, ta itxiko dau illik edo mankaurik betiko, ta nekazarijaren etxian sartuteko asmorik artuko ez dau lapur alanguak.

 

                On itxuriaz ez zaite arrotu,

                okerra zuzentzat ezdagizun artu.

 

aurrekoa hurrengoa