Ipuin 52.a
Erle, Erlaero ta Kuruminuarena
Fedro 22. l.3
Erliak egin zituben euren abauak arte goratu baten. Erlaro alperrak zirautsen gogorto eurenak ziriala. Auzi au jaso zan Kurumino baten aurrera, zein izentauba izan zan auzija ebateko, edo agiri obaak eukazanari beretzat emoteko. Kuruminuak bijak entzunik, dirautse:
—Zubek alkar dirudizube; ez da erraz igarten nor zein zarian itxura batekuak izanik. Bada, utsik egin ez dagidan ta iñoren kaltian epai oker bat emon, dinot, artu ditezala erlauntzak ta iraazi dedilla eztija argizaijan: alan auak ta begijak igarriko deutsee nortzubena dan: auak eztija jaanaz, ta begijak argizai abaua ikusiaz.
Erlaeruak ez eben etorri gura onetara ekuselako galduta eukeela alan auzija. Erliak artu eben pozik epai igargarrizko au. Ikusirik Kuruminuak batzuben ezetza, besteen baietza, emon eban azkenengo epai au:
—Ezaguna dago nortzuk egin eben abaua, ta nortzuk ezin eukeen; abao guztija da Erleena.
Ipuin onek dino biarrak berak dabela ezagun nor zan biar giña. Inoren soñokuaz jantzi leite nor nai. Ez dau iños artiak emon madaririk, ez laarrak mats mordorik. Lapur asko dagoz daruenak ez jatorkena; alper askok jan gura leuke biargiñen irabazija, zelan erlaero alperrak guratu zirian auzi bide bagiaz eruatera erle langillen biarra.
Erlaeruak ezin lei eztirik;
alperrak artu ez garirik.
|