84.
Azeri gaixotua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 19)
Urte, gauza guztijak desegiten dituezanak,
andi ta txikijetan geldituten ez diranak
itxi eben azeri azartua
zituzan gauza guztijaz bagetua.
Indarrak, agiñak ta azartasuna
ta oneekaz lengo oñen arintasuna
galdu zituzan azkenian.
Naibage oneek ezagutu zituzanian
ta erijotzia ur urrian ikusirik
adiskide ta senidiak beragana baturik
deutse esaten:
—«Ez deustazube orain niri pozik emoten.
Baña nai ditut esan neure pekatubak,
eta artu neure burubari kontubak.
Neure gaizki egiñak gogoraturik
nago orain larri ta estuturik.
Jarten jataz neure oe albuan
(ez daukat beste gauzarik neure goguan)
batetik erbi puskatubak,
bestetik eper sabeleratubak.
Orain gomutetan naz anzarrakin,
gero ollategi galdubakin;
ez neutsan ezeri bere parkatuten,
guztijakaz neban ederto bazkalduten.
Ollaskuen pitadak nago entzuten;
ollarren soñubak nabe saminduten;
eta usakumiak
dira gaur nire larritzalliak.
Olluen karkaraxa larri estubak
nire buruban dagoz ondo sartubak.
Alboko senide ta adiskidiak
zirian pistija aragi zaliak:
azeri, ogigaztai, basakatuak,
ta oneen gisako lapur ezagutubak.
Ezpan eta surrak miazkaurik,
dirautse: —«Buruba daukazu arindurik.
Lumatxu bat bere ikusten ezta
Ori zure begitaziño uts bat da.
Ai emen bagengoz eurak ikusten!
Euren soñuak urretik entzuten!
—«Lagun txarrak, zagoze ixillik,
naijago dot ementxe gelditu illik,
barriro orrelako asmorik artu
eta ostera egin baño pekatu.
Bizi banaz ez geijago...
ez ete da guretzat obiago
eukitia bijotzian bakia?
Zetarako dogu atsekabia?
Lakijo imiñitako ta txakurrak
(ez dira, ez, oneek guzurrak),
gizon armadun eizarijak
eta baserritar guztijak
gure billa dabiltzaz beti.
Zelan iñor onelan bakez bizi?
Ezi egizubez zeuben griña gaiztuak:
ez ostu etxe barruetako olluak,
itxi erbitxubai basuetan.
Bestelan erijotzako larrijetan
izango da damuba
ta lapurreta gaiztuen kastiguba».
Alan geixorik eguan azerijak eutsen esaten.
Baña zer ete eban ateraten?
Senide batek eutsan erantzun:
—«Ez da gure artian iñoz entzun
lapurrak gaitik gaizkirik.
Alan gaur dirauntzazu alperrik.
Galdu zan gure honria lurrian,
ez dogu aurkituko zoritxarrian.
Eta ollategijak
galdu ditu, esango da, azerijak.
Uste dozu, barriz, onduko gariala gu?
Zelakua izan zara zu?
Azerija ilten bada zarrez,
egongo da beteta kiratsez.
Onetan dagozala entzuten
dabe ollosoñuba ta esaten:
—«Guazan billatzera janarija.
Beti alan izango da azerija».
Itxiten dabe geixua bakarrik;
ezin badau bere onek diadarrik.
Esaten deutse agurrian:
—«Otz andija daukat sabelian...
Ez arren gero nigaz aztu».
Onenbestegaz zan sermoia amaitu.
Askok daukez berba onak auan;
baña gogo txarrak barruan:
eta griña txar ondo sustraitua
gaztiagaz izango da zaartua.
|