www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 60.a

Neba ta Arreba birena

 

                Eder asko da, ona dana;

                zantar asko, on eztana.

 

        Guraso batek eukazan seme-alaba batzuk; Semia zan gorputzez ondo egiña, arpegi ederto ebagi ta azal zurikua; barriz Alabia lepo jitatu edo makurtuba, baltzerana ta arpegi matxarduna. Ebilzala jolas ta ume jokuan egun baten neba-arreba oneek, ikusi zituben euren gorputz ta arpegijak ispillu baten; arrotuzan nebia, ta lotsatu arrebia. Ak egiten eutsan oni siñu bere edertasuna bardindu guriaz onen ezaintasunaz. Minberatu jakon bijotza neskatilliari neba edo mutil dongiaren kiñu ta sinubak gaiti. Eldu zan aita gana illetaz ta negarrez alabia, ta dirautsa:

        —Aita neuria, nebiak egin dau oker andi bat; artudau ispillu andrakume bakarrentzat eginzana, arrotu da guztija bere burubari eder-iritxirik: ordu onik ez daukat arrezkero; arpegijan emoten deust neure errubaga bera baxen itxura galantekua ez nasalako.

        Deitu eutsan aitak semiari, emon eutseen bijai laztan bana, ta dirautse:

        —Neure umiak, gura neuke egunoro begiratu zaiteezan bata ta bestiori ispillu zuzenian: zu, neure semia, ezaindu ez zaitezan ariman ekandu dongaakaz; ta zu, alaba neuria, edertu zaitian oitura on apaingarri bakarrakaz.

 

                Edertasunak dirau urte gitxijan;

                on izatiak, nai bada, bizitza guztijan.

 

aurrekoa hurrengoa