86.
Basoko auzi okerra
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 24)
Bein batian
basotar askoren artian
egin zan mendi baten batzar andija.
Imiñi bere, erabagija,
ez egiteko iñori gatxik,
lapurreta, ez beste kalterik.
Onetan zirian aurrerenak
gaizkilletariko andijenak,
katamotz eta basaurdia,
eta otso gaizto lotsabagia.
Batu bere zirian azerija,
ogigaztai ta basakatu erpekarija,
kata mielga eta Mixua
eta kata-epel otatua.
Alkarren irudikuak:
lapur, eralla ta asmo gaiztokuak.
Deitu zituezan batzarrera
an egin zan legia entzutera
Basauntz bildurti eta idija,
ardi, mando eta zaldija.
—«Nor izango da gure burua?
Nori emongo deutsagu eskua
kastigetako gaiztakerijak?».
Alan itaunduten eban azerijak.
Burutzat artu eben otsua,
salatzalletzat basakatua,
eta zelatarija
izango zala azerija.
Katamotza gelditu zan ixillik,
basaurdiak ez eban egin txistik.
Imiñi eben auzi-aulkija
eta jarri zan auzi-epallia..
Inguratu zituezan aldamenak
aragizale an egozanak,
onretako otso sotilla
ta izateko irabazijetan partilla.
Mendi ganera juan zan zelatarija
azeri begi argi, mausarija.
—«Idi batek bidetik —diño—...O pekatua!
eruan eban bere burua
gari bedarrera:
beste bagarik juan zan aurrera.
Ardi bat sartu zan soluan:
beste kalterik an egin ez eban,
ezpada jatia muga bedarra,
baña ez gari, ez garagarra.
Zaldija urreratu zan sasira.
Ta basauntza arin iturrira.
Eta gure azerija
eguan ikusten guztija».
Juan zan otsuaren aurrera
ikusi ebana esatera.
Esan eban agintari jaunak:
—«Gaizto orreek ete dira ezagunak?».
—«Bai, bai —diño zelatarijak—:
basauntz, ardi, idi ta zaldijak
izan dira legia ausi dabeenak».
Esan eban otsuak:
—«Datozala gaur ona gaiztuak».
Bialdu zituezan bere gordetzalliak
ezarteko gazkillai katiak.
Eruan zituezan Entzutegira..
Otso Jauna egoken begira
itzalez ta aserrez
arpegi astun, bekoki izurrez.
Azerijak egin eban kontazinua,
basakatuak salaziñua,
bere beriala,
gogor eta sendo onela:
—«Idijak jan dau soluan garija,
zeñegaz egingo zan ogija;
eta au ostiatua
izango zan gero sakramentua.
Pekatu au ez da parkagarrija,
biar dau kastigu latzgarrija:
jan dabenak garija
emon biar dau bere aragija.
Ardija sartu zan soluan;
an zerbait jaten eguan.
Azerijak ez dau esaten guzurrik,
ez dago beralako testigurik.
Emon biar dau ardijak narrua,
dalako lotsagalduko ta arrua;
bere lana ederragaz astindurik
itxi dau solo guztija mutildurik.
Zaldija ikusi da sasionduan;
onek bere sartu nai eban soluan.
Asko da borondate gaiztua
oni bere kenduteko lepua.
Basauntza iturri batera
juan zan ura edatera.
O gaiztakerija!
Nok emon ete eutsan oni baija?
Nun da basoko penitenzija?
Nun Agintarijarentzat obedienzija?
Eremutar ta buruzalia? burugina;
Gorputzaren eregutzallia?
Ill biar dau onek urka batian
Buruzaliak izan ez gaitian».
Berba egin nai eben katiguak,
bigundu negarrez zeruak.
Baña alperrik
ez jakelako emoten entzuterik.
Otsuak emon eban erabagija:
partildu bedi oneen aragija
zelatari ta biargiñetan,
zuzentasuna izan dedin bazterretan.
Katamotzak ikusi ebanian
Jarririk gaiztakerija Aditzañian,
diño aserrez:
—«Ez dira gaur oneek illak izango, ez,
ganadu on ta obengabiak.
Ez dau onelakorik aginduten legiak.
Ikusijago!
Jakingo da nor dan gogorrago.
Ator ona —diño—, azeri guzurtija.
I az ain on eta bildurtija?
Gari bedar apur bat jatia
bidez, eta aurrera juatia
ain dok pekatu andija?
Parkagatx eta itxusija?
Zetako ardija ik salatu,
dalako bein solo baten sartu
muga bedarra jatera?
Ez dok, ez, salatuko ostera».
Atrapetan dau azerija;
itxiten dau guztiz eratzija.
Bildurrez eguan basakatua;
oin ikaraz otso aulkitua.
Bere gordetzallak erdi illik,
katamotza alan ikusirik.
—«Ondo, ondo —diño basaurdiak—,
Katamotzak daukaz bidiak
guztijok ilteko,
eta oben bagakgaitik begiratuteko.
Lagunduko deutsat nik pozik
ez itxiteko zuetatik bat bizirik.
Billatu dozube testigu gaiztua,
guzurrez estaldu salaziñua;
eta utskerija
egin dozube pekatu andija.
Izanik zuek guztijok lapurrak,
andijagorik ez daukanak lurrak.
Katamotza, il zuk aulkikua;
ori da zure kontukua.
Niretzat beste pistitegija:
justizijak biar dau justizija.
Zan ikustia
katamotzagaz batera basaurdia,
amorruz guztijak puskatuten
eta oben bagakuak zainduten!
O ipuin berariz egiña!
Eta ipuin guztijen erregiña!
Zenbat ete dituzu agertuten!
Zenbati begijak idigiten!
Zenbat azeri lurrian
oin bi baño ez daukezanen artian!
Zenbat basakatu gose,
nai dabeenak ederto ase,
azurretan ezpada mamiñetan
begijak imiñirik diruetan?
Arriak dakije baltzituten,
zurijak barriz arretuten;
eta utskerija
egiten da pekatu andija.
Gero dira ardijak mutilduten,
eta oneek neguan otzak ilten.
Jakitunak diranak
adituko ditue erdi-esanak;
eta berba estalduak
geldituko dira agertuak.
|