www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 48.a

Mandako, Azeri ta Otsuarena

 

        Ebillen Mandako bat mendi baten onduan bedarra jaten, ta etorri jakon Azerija, ta itandu eutsan onek:

        —Nor zara zu?

        Erantzun eutsan Mandakuak:

        —Zaldi grañoe galant bat zan nire aita-aita.

        —Ez deutsut ori itandu, ta bai nor zarian.

        —Ni nas aberia.

        —Ez da ori nik jakin gura dodana. Esan egidazu: zelan da zure izena?

        —Ez dakit nik ori, zerren nire aita ill jatan txikartxuba nintzala, ta izena aztu ez ekidan ipini ta eratsi eragin eban neure ezkerreko ta atzeko oñian, ta ezin inos irakurri izan dot; ta jakin gura badozu jaso ta erakutsiko deutsut oin azpija, ta irakurri egizu.

        Azeri asko jakiñak igarri eutsan Mandakuari erabillen asmua, alde egin eban ixill ixillik, ta juan jakon berak ezauban ta bere arerijua zan Otso kerizpe baten etzunda eguanari ta esaten deutsa:

        —O zoro zenzun bagia! Zegaiti gosiaz buruba ilten dozu? Jagi zaite ta erdu neugaz zelai batera, nun ediroko dozun Mandako gazte ta gizen bat; ill ta jan baño eztaukazu, ta nibere partil izango nas.

        Sinistu eutsan zoro zororik Otsuak Azerijari; dua zelaira; topetan dau Mandakua ta itanduten deutsa nor zan. Mandakuak dirautsa:

        —Nas aberia.

        —Ez dinot ori, ezpada nor izan zan zure aita.

        Otsuaren itaune oni erantzun eutsan Mandakuak:

        —Zaldi grañoe bat izan zan neure aita-aita.

        —Gauza gogaitgarrija zara; esan egizu zuzen: zelan da zure izena?

        Alan itandu eutsan Otsuak. Orduban Mandakuak esaten deutsa:

        —Ez dakit neure izena; gaztetxuba nintzala ill jatan aita, ta aztu ez ekidan neure izena, eraatsi eragin eban neure atzeko ta ezkerreko oñian, ta jakin gura badozu, irakurri egizu. Otso, Azerijak beste mausa ez eukanak, artu eutsan oña, asi zan irakurri gurarik, ta aztertuten ebillela jaurtigi eutsan Mandakuak ostikada latz bat; jo eban bekokijan, bota eragin eutsazan Otsuari begi bijak ta garunak buru azurra ausirik, ta itxi eban illda. Azerija eguan gisatstegi baten zelata ikusten igaroten zana, ta barre eginda bere zokondoti urten onduan esaten deutsa Otso lurrian etzanari:

        —O tontotzar adin ta gatz bagia! Zek sartu enduban ez ekijan gauzan? Nun ikasi eban irakurten? Ondo jazo jak.

        Ipuin ederra barritxu jakingurentzat, zeintzuk izan oi dabeen azken txaarra. Zein zorua dan galduteko arriskuban jarten dana! Ta zein zur ta jakituna alde egiten dabena!

 

                Ez itandu biar ezdanik,

                ez entzuteko gura ez dozunik.

 

aurrekoa hurrengoa