Ipuin 54.a
Asto asko jakiña
Agure bildurti batek zainduten eban astua laarrian bedarra jaten eguan artian. Eldu zan Aguriaren belarrietara soldau arerijuak urrian ziriala, ta dirauntsa estu ta larri abere zantarrari:
—Guazan emendi laster, igitu zaite arin baño arinago, iges daigun emendi, jausi ez gaitian arerijuen eskubetan.
Astuak ez eban arinik egin gura, ez burubari nekerik emon, ta aguria diadarka estu ta estu.
—Erdu ona —dirautsa oni—, deritxazu asko galduko dodala arerijuak artuten banabe? Ezarriko deustezala albarda bi lau bat urun-zaku biren ordian egozteko?
—Ez ori —dirautsa aguriak—.
—Bada zer juat niri zein zugaz bizi, zein datozan soldaubakaz? Beti, dan legez dala, obendu ta makurtu biarko dot lepua iminten deusteezan zakubak eruateko.
Alan ziarduban zenzuna eukan astuak.
Ipuin onek dino nun nai daukala zer nekatu biargin gaxo inoren mendian bizi danak. Ugazaba aldatuarren ez dabela obaasunik izango geijenian.
Gura dozu ugazaba aldatu?
Ez zara ezertan obatu.
|