76.
Astua eta ugarasijuak
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 10)
Asto zar, azur agiri, argala,
ezkabidun ta narru zabala
buruz beera joian bein ixillik
egur atoz iduna makurturik.
Oiñ astunak, bidia luzia,
urte askuak, bestetik gosia.
Atsakabe guztijak jakoz batuten,
dakarrela bizitzia madarikatuten.
Orra nun beinguan
sartuten dan zingira basatuan.
Bere buruba alan ekusanian
sartu zan amorru gogorrian:
—«Madarikatuba —diño— nire jaijoteguna,
atsekabia dalako nire laguna».
Ugerasijo soñularijak egozan urrian,
ta alako birauak entzun zitubezanian
esaten deutse miñ miñik:
—«Ez dozu bota biar biraorik.
Izan zara zu nosbait gaztia.
Eldu bajatsu uliak urdindutia,
igaro egizu ixillik.
Zerubagaitik ez esan gaizkirik.
Emen gagoz gu bizitza guztijan
sarturik zingira zatarrian.
Ez dago guretzat zelairik,
ez lur, ez itxasua ikusterik.
Alanbere joten dogu soñuba,
ta daruagu bizitza atsegintsuba.
Zuk bere egizu onela.
Naibagia igaroko da beriala».
Nekiagaz laztanduteko bakia
begira kontuz zerura:
itoko dozu zuk estura
eta arindu nai bagia.
|