www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 2.a

Txakur ta ardijarena

 

Isopo Fab. 4º

 

        Txakur batek eskatu eutsan asmo dongiaz ta guzurrez ardi gaixuari ogi zati bat, esanaz berak aurrez emon ta prestau eutsala. Ukatu eutsan ardijak, zirautsala:

        —Nos ta nun emon deustazu niri ogirik?

        Jagi zan auzi gogor bat ez ta baiden ondoren. Agertu zirian epaiemola edo juezaren aurrera auzi onegaz. Txakurrak esan eban:

        —Nik on egingo dot dinodana siniste osua emon biar jakeen dakijenakaz.

        Itundu zan orretarako otso, arrano ta mirubaz, ta eruan zituban testigu edo esanlari eder oneek agintari jaunaren aurrera. Itandu jakon lenen otsuari egija zan edo ez txakurrak zinuana.

        —Bai —zinuan otsuak—, neuk dakit txakur onek emon eutsala ardi oni ogija aurrez, edo presteetaz gero biurtuteko petxubaz. Arranuak erantzun eban biraoka legez:

        —Zetako ukatuko deutsa ardi zital guzurti onek txakur prestubari onek biurtuteko emon eutsan ogija?

        Mirubak urten eban esanaz:

        —Alan da, neuk ikusi neban, ta txakurrak dino egija.

        Ardi gaixuak zer egin? Zelan atera arpegija arerijo donga ta aragi zaleen esaera edo testigantzak desegiteko?

        Agintarijak emon eban autu au:

        —Txakurrak on egin dabelako bere esana agertzalle edo testigu zuzen ta atxakija bagaakaz, ta ez daukalako ardijak zer erantzun, aginduten da biurtu dagijala onek aurraz artu eban ogija, ta erantzun daijuela egin dirian kostu guztiai.

        Ez eukan ardi gaixuak ez ogirik, ez dirurik, ta, neguba bazan bere, ebagieragin eban ulia; emonik au, bera billosik geratuten zala otzaz ilteko arriskuban. Artu eban txakurrak, saldu zan ta partidu guztien artian.

        Ipuin onek esan gura dau gizon gaisto, mausari ta askotakuak billatu daruezala euren gisako lagunak ta egin kalte asko argal, errubagako ta berba egiñaz dongago izango dabeenakaz; itxi daruezala guenian billosik eurak apainduta ibilteko. Obe dala auzirik artu baga lenenguan esketan dabeena emotia, gero kostu guztiakaz emon baño. Aurrera eruan baleu auzija ardijak, etzirian artute utsagaz geratuko txakur, otso, arrano ta miruba; aragi zaliak izanik, eruango eutseen mamiña uliaz. Ikasi biarda emendi ebatera auzijak adionez, edo beluraño itxaran baga. Obe da atz bat ebaten istia, eskutur guztia baño.

 

                Gaisto malmutzen natuba,

                da jasotia auzi bide bagakua.

 

aurrekoa hurrengoa