www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 26.a

Zaldi ta leoiarena

 

        Leoe eskerga ta indartsu batek, ikusirik zaldi mardo ta gizen bat ebillela zelaijan bedarra jaten, etorri jakon asmo ta gogua atrapetako. Urreratu jakon, ta asko gura baleutsa legez edo adiskide estalkiz, dirautsa:

        —Ni nas osagilla edo mediku txito jakituna.

        Igarri eutsan zaldijak etorrela guzurrez ta asmo dongaz, baña egin eban igarten ez eutsalakua; erakutsi eutsan arpegi sona edo graziotsuba, poztuten zana legez zalako leoia gatx guztiak osatuten zitubana. Asmau eban, bada, zaldijak sartu jakola atzeko oin baten arantzia, ta esan eutsan:

        —O leoe ona! Eta ze atsegiña daukadan zu etortia ona biar orduban! Atera egidazu arren atzeko oin onetan sarturik daukadan arantza min emoten deustana.

        Leoe tontotzarrak, ezagutu baga zaldijaren asmua, erakusten deutsa atsakabe ta damu dabela jazo jakonaz; ez dedilla larritu; berak aterako eutsala arantzia, ta itxiko ebala gatx ta min baga. Bata ta bestia ebilzan nork nori sartu mausa edo tranpia.

        —Ekartzu, bada, oin gaixotu ori —dirautsa leoiak—.

        —Eutsi —dino zaldijak—.

        Ta jasoten dau emotera balijualegez; baña ona nun jaurtigiten deutsan ostikada zoli ta indartsu bat; joten dau leoia bekokijaren erdijan; ezarten dau lurrera, ta isten dau konorte baga. Artu eban zaldijak igesa leoia lurrian etzan artian, ta au beregan etorri zanian ez eban zaldirik ikusi, ta bai bekokija andituta, arpegija odolez ezainduta, miñ edo oñaza gogorrak eruazala. Ta dino:

        —Neuria da erruba; ondo jazo jat atsakabe au. Begitandu jatan askoz jakiñagua nintzala zaldija baño; guzurra nerabillen ezpanetan ta asmo dongia bijotzian. Itxi baneutsa geldi, ez jatan onelango kalterik etorriko.

        Ipuin onek esan gura dau, ez dogula inos sartu biar ez dakigun ta ez jagokun biargintza edo opizijuan. Iñori kalte egin gura deutsanak, erakarriko dabela kaltia bere burura.

 

                Ipiñi deutsazu inori lakijua?

                Izango zara bertan katigatuba.

 

aurrekoa hurrengoa