www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 10.a

Leoe, basaurde, zezen ta astuarena

 

        Arkituten zan leoe bat zaarrik, gaixorik, erkindu ta adore bagarik. Eldu jakon basaurde bat gorrotoz ta amorruz, zirautsala:

        —Adiskidia, ez daukat aaztuta zelan zure igesi ibillinintzan gaztiago zinianian; estura gogorretan imini nenduzun bein baño sarrijago, ta goguan daukadaz egin zeunstazan zauri galantak.

        Ta arik laster esetsi eutsan leoe argaldubari, ta egin eutsazan epai andijak aginakaz. Etorri zan geruago zezena, ta onek bere edegi eban adarrakaz; guenian agertu ta urreratu jakon asto zantar bat, ta emon eutsazan ostikada zoli zolijak bekokijan, ta ezarri eban lurrera. Alan etzala odola erijola zaurijetati zizpuruz ta illetaz zinuan:

        —Neure indar ta osasunaren jaube nintzanian, urte gitxiago nebanian, guztiak bildur jatazan, nire aurrian buruz bera egozan; arpegira begiratuten ikariaren ikaraz azartuten etzirian; nire izena zabaldu zan baster guztietan, ta ebiltzan nire igesi. Neure eskuban neukala artuten nebana apurtu ta irunstia, prestuba ta biotz onekua izanik, itxiten neutseen bakian orain esesten deusteenai. Ez neban iñor ilten, gosiak atara ekarribaga, ta ez iños gatx-gura utsez. Bein baño geijagotan gorde neutseen askori bizitzia beste gogorraguetati. Orain nakusenian adore baga, ezertako ez nasala, guztiak alkartuten dira niri esesteko ta nire izen entzute andikua largaten dabee galdurik.

        Ipuin onek erakusten deutsee esku andikuai etorkizunai begiratuten; eta zelan beti izan biar dabeen ongin errukiorrak, iñori gatxik egin baga; bildurra sartubaz ezdala adiskiderik egiten, ta bai amorez artubaz beeragokuak. Ez daguala toki sendorik lurrian, gora bera asko ikustendiriala. Bada,

 

                Egin aurrez adiskidiak biar ordubetarako.

 

aurrekoa hurrengoa