 |
Ipuin 51.a
Piztija ezain ta Gizon bidiasti batena
Lidijako alderetan daguan, ta Atlos deritxon mendi baten, ezagututendira piztija barregarri ta ezain batzuk: buruban daukeez idiskuen gisako adarrak, oñak auntzarenak ta beste guztijan daukee gizon nano edo txikar baten itxuria. Eldu zan mendi atara leku urrinetati Erromes edo gizon bidiasti bat; urten eutsan esan dogun legezko Piztijiak, zeñi emon daruaken Satiruaren izena. Esan eutsan gatxik egin baga Erromesari:
—Erdu neure etxera, ta emongo deutsut zer jan ta zer edan, bada mendi onetako eur gogorrak ta bideko nekiak janaren ta berotu biarraren premiñan imini izango zaitube.
Ikusi eban Piztijak zelan Erromesak esku otz gogortu ta erdi illak berotu zituban bata bestiari estuka igortzirik, ta arnasa berua esku-sabel batubetara ezarrijaz. Imini eban maijan, ekarri eutsazan eukazan jaakirik onenak, ta sabela berotuteko katillu andi bat bete ardao bero ta erdi iraakiña. Eruan eban ezpanetara; baña zelan larregi berotu eban ardaua, baita bere onek ezpan ta miiña. Txut batzuk eginda, asi zan Erromesa puzka ta puzka ardao beruari, oztuteko. Zurturik piztija ekusanaz, dirautsa:
—Gizona, au zer da? Gauza desbardin bi egiten dituzu zeure auagaz: otzak berotuten dituzu putz eginaz, edo arnasia ezarrijaz, eta berotubak oztu. Ez dot nik gauza bira egiten daben ao ta miñekorik euki gura neure etxian. Urten egidazu, bada, ta zuaz naidozun lekura.
Ipuin onek artuten ditu bijotz ta ao biko gizonak, atzeti saldu ta aurreti arpegi ta berba onak daukeezanak.
Ez da ez barre egiteko
arpegi bi eukitia,
bataz ustez bakia,
bestiaz auzi emoteko.
|
 |