www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 6.a

Gizon ta sugiarena

 

        Negubaren erraijan, otz gogorren artian, izoztuta egozala bazterrak, gizon errukior batek artu eban etxian sugia, eregetan ebala aleginez, emoteneutsala eznia jaateko ta sutondua berotuteko. Elduzan udabarrija, ta zelan ondo artubaz gizenduzan piztija dongia, azi jakon satarri edo benenua; jarki jakon gizon ongilliari. Artu eban onek makillabat, ta dirautsa:

        —Urten egizu nire etxeti esker gaistoko orrek. Zer? Nik errukirik andijenaz emon neguban toki ta jaana, ta premiñati urten dozun orduban gatx egin niri? Aurra kanpora, bertan amaitu zaidazan baño leenago.

        Ixiltxurik, lotsatuta etxeti juan biarrian, eztena aterata, buruba jasota, begi gorrijak edegita, usigi gura izan eban gizona suge esker-dongakuak.

        Ipuin onek dino donga esker bagaak biurtuten diriala dongaguak mesediak artuta, ezti orde emon daruela satarri, eden edo benenua.

        Dongiari egiten jakon ona, ez bakarrik da galduba; baita bere kaltetsuba.

        On egiten deutsanak donga esker galdukuari, aterako dau kaltia, adierazoten daben legez ipuin eder onek.

        Ezdau onek esan gura kristinaubak dongaro egingo dabela on egitiaz bere arerijuari. Jesukristok aginduten deusku erantzuteko mesede ta on egiñaz dongaro egiten deuskubenai, eskatuteko Aita Zerukoari eurakgaiti; maite izateko biotzeti, izan gaitian bere semiak, ikusirik zelan ezarten dituban berak euri onak oker ta zuzenen soluetara. Bakarrik esan gura dau zelanguak dirian dongaak, zeintzuk ikusi ezin dituben onen gauza onak, ez da eurai egiten deutseezan mesediak bere. Antxinako esana da:

 

                Egin ondo edozeñi,

                aztertu baga nori.

 

aurrekoa hurrengoa