79.
Katu lapur birena
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 13)
Egun baten eguberdi aurrian
eguala Praiska otseiña eskaratzian,
urten eban bentana batera,
auzoko neskatilla otseinagaz berba egitera.
Katu bi gelditu zirian ezkutuban.
Atia itxi eban orduban.
Mixitxu eritxon batari,
barriz Zapiron bestiari.
Ikusi zirianian bakarrik,
eta ez eukela iñoren bildurrik,
katu gosiak asi ziran usain egiten
eta zer jango ete eben aztertuten.
Zapiron bestiari aurreraturik,
lapikuan musturrak sarturik
ezpanak errerik fuuka da asten
ta guztija aserraturik esaten,
berba txar, birao ta arauetan:
—«Ez da goserik gaur gure sabeletan».
Ikusi eban ollanda erria
sutatik baztertu, ta ateria.
—«Ona, ona, Mixitxu laztana
—dirautsa—, au bai dala jana!».
Burruntzira dira urreratuten,
erpe ta agiñakaz deutse oratuten.
Eta sutako garrak
ez deutsez erretan euren bizarrak.
Mormorka diardube guztiz pozik
euren lapurretia ixildu eziñik.
Eta ordu lauren barruban
ollandia eguan ezkutuban.
Miiñak zituezan gero sikatu,
baita bizarrak bere garbitu.
Sabelak ollandaz bete zitubezanian
ikusi eben eskaratzeko laratzian
etxeko urdiarentzat eguan zukuba.
—«Au jatia litzateke pekatuba
—diño Zapiron, konzienzija andikuak—
Eta Mixitxu, ez gitxijagokuak:
—«Ondo diñozu, lagun maitia,
urdiarentzat litzateke kaltia».
Onetan dator otsein neskatillia.
An zan katuben iges egitia.
Praiska geldituten da erdi illik,
aurkitu ez ebanian ollandarik.
Diño: —«Ai nire galduba!
Emen ibilli da Zapiron katuba».
Burruntzija artu eban eskuban.
Katu gaiztua topau eban ezkutuban.
Aserrez gerritik sarturik,
itxiten dau katuba bertan illik.
Ipuin au zetarako da asmauba?
Izan dedin munduban ezagutuba:
asko dirala zaijetan ziogijak,
urunetan barriz eroegijak.
Eta barriz pekatuba,
izango dala azkenik kastigauba.
|