www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 21.a

Euli ta inurrijarena

 

        Euli ta inurrijak erabillezan auzi, atralaka ta errierta gogorrak zein ete zan ederrago. Eulijak bere bandorako zinuan:

        —Zuk ezin nigaz buruba bat egin zinai: etzara nigaz bardindutekoa; nun nai ta nos nai aurreratuten natxatzu gauza guztietan. Ardi edo idirenbat illten badabe, neu nas lenengo jaten dodana gura dodan beste. Nabil erregen burubetan. Lo egiteko daukadaz oerik bigunenak, nai badot nua sukaldera sutondora, eguraldi otza badago; beste batzubetan nua eguzkitara. Nor ni baño dontsubago?.

        —A, izurri zitala! —dirautsa iñurrijak—. Zer da ansi edo ardura zuk igotia erregeen burura, lo egitia oe bigunian ta esan dituzun beste onerak eukitia baldin inok ikusi ezin bazaitu? Nun nai deutsube gorroto. Eguraldi bigunakaz bazabilz egaaka, zerbait dirudizu. Neguba datorrenian kikilduten zara, etzuaz maiko otapurrak billatutera, ezkutetan zara leku epel ta illunetan, inok etzakusaz. Baña ni bizi nas udaan atsegin osuetan, topetan dot jaatekua nun nai. Negurako prestetan dot zer jan biar egiñaz, neure lepuan legez zorrua eruanaz lurpera; eta alan otzik andijenetan, zelai ta basuak eurrez estaldurik dagozanian, txori, azeri, erbi ta beste kanpoko piztia, patari ta egaztijak zer jan ediro ezin dabenian daukat nik zer jan ugari ta nun lo egin bake onian. Gizon guztiak nauke ni biargintzat ta alperrai esaten jakee ikasi dagijela inurrijetati biar egiñaz prestetan jaatekua biarrik ezin daikeen egunetarako.

        Ipuin onek erakusten deusku ez geure burubak arrotuten buru eretxijak izanaz. Bakotxa bere zoruak bizi dabela.

 

                Bakotxak buruba goratutia,

                da bere buruba ez ezagututia.

 

aurrekoa hurrengoa