Ipuin 53.a
Esopo Ipuingiña jokuan
Ex Fedro Fab. 13. l. 3
Athenastar batek ikusi eban bein Esopo jakiturija zalia intxaur jokoan botxilloka mutiltxutegi bategaz, ta geratu zan begira barrez, zinuala beregango:
—Agura oni txoratu ta buruba arindu jako. Gizon ain jakituna asiko litzate intxaur jokuan umiakaz ume eginik zoratu ezpalitxako?.
Ikusi eban Esopo ipuin eder askoren asmatzalliak siñuka legez egokala Atenastarra, zein barregarrijago zan Esopo baño. Zer asmau eban onek ixilerazo ta lotsatuteko barregillia? Imini eban bide erdijan aro erdi, egur jitatu edo arkubat lokarri nasai bategaz.
—Erdu ona, jakitun txaarra, igarri egijozu zer esan gura daben egin dodanak.
Batuten dira ikusla asko, itxaraten dagoz zer esaten eban Atenastarrak. Txil egiten dau onek igarri ezinda neke andijak burubari emon onduan. Orduban Esopo jakitun obiak dirautso:
—Laster etengo dozu, gesi baten gauza estuko da arku au badaukazu beti ten baten sendo ta gogor; baña nos nairako eukiko dozu prest ta gauza dala nasaitxu badaukazu.
Ipuin onek erakusten dau atseren bagako biarrak mankau, aginte bagatu ta ostera ondo biar egiteko gauza ezdala iminten dabela nor nai. Jakitunak eurak, liburuzaliak ta burubazko biar egiteetara etsigi ta emonak bere, biardabeela olgura zati bat, nos bait atseren ta bijotzari arnasa artu eragin, gauzako badira ostera biar egiteko.
Ez egizu buruba nekatu larregi,
galdu gura ezpadozu lasterregi.
|